Agian, ez dira betiko garai onenak umore beltza egiteko. Edo bai.
Izan ere, agian, horrek eragiten digu barrea: Heriotza bere gordinean azaltzen zaigunean eta sozialki desegokia denean, heriotza eta umorea uztartzea.
Euskal Herrietako hilerrietan-eta ez da falta umore beltzeko adierazpenik. Honatx askoren bidez egindako bildumatxoa.
![]() |
"Laster esango dute zuretzat orain esaten dutena neretzat: Il zan". Errezilgo hilerria. Argazkia: Martin Kitto. |
![]() |
"Betiko biziaren asiera. Gaur ni, biar zu". Orendaingo hilerria. Argazkia Dabid Argindarrek (@argindar) bidalia foku.eus webgunetik. |
"Laster esango dute zuekatik gaur gugatik oi duten auxe: ¡¡Il ziran!!".
Oiartzungo hilerria. Argazkia: Maiana (@MaianaB88).
Oiartzungo hilerria. Argazkia: Maiana (@MaianaB88).
"Aiztoaren atzeguiña emen bukatzen da. Onaren poza emen asitzen da".
Tolosako hilerria. Argazkia: Juan Inazio Hartsuaga Uranga.
Tolosako hilerria. Argazkia: Juan Inazio Hartsuaga Uranga.
"Laster esango da zuengatik, esaten oi dana orain gugatik: ¡¡Il ziran!!".
Argazkia: Amaia (@Amaia_92).
"Oren guziek dute gizona kolpatzen azkenekoak du hobirat egortzen".
Sarako elizaren kanpandorrea.
Argazkia: Carlos Andrés (@CAndresUranga).
Orain ez litzateke horietako bakar bat jarriko, politikoki zuzenak ez direlakoan edo hilerriko hildakoen aurkako gorroto delitua delakoan...
Martin Kitto
OHARRA: Goiko argazkia liburu honen azalaren zati bat da. Marrazkia Unai Iturriagarena da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat