Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2019/06/21

Nadeth Agirre Orioko traineruko patroiak sukar horiaz, presioaz, aurtengo denboraldiaz eta txikleez hitz egin digu




Nadeth Agirre Orioko traineruko patroia bisitan etorri zaigu Oiartzun Irratira. Hiru, bi, bat.. Estatxa askatu eta elkarrizketa gustagarria egin diogu, kontrako olatuak ondo gaindituz, ziaboga azkar eta estu bat eginez eta aldeko olatuak ondo aprobetxatuz.

Entzun nahi duzu elkarrizketa? Bada, egin klik hemen, saioa entzuteko edo mp3an jaisteko.

Ezer baino lehen, tentsio handiko bi gai aipatu dizkiogu: Zein diren bi gaiak? Argazki honetan laburbilduta daude biak:


Gero, aurrera eta atzera begira aritu gara. 

Atzera begirakoan, 2017ko Kontxako estropada ekarri dugu gogora: Beldurra sentitu zuen? Nola bizi izan zuen goiz hura? Itsaso zakar harekin berriro aterako litzateke traineruko patroi izatera?

Aurrera begirakoan, 2019ko denboraldiaz aritu gara: Presioaz, Orion arrauna bizitzen duten moduaz, arerioez, lehenengo bandera irabazteko gogoaz... 

Froga zientifiko bat ere egin dugu Nadethekin. Egia ote da Orion den-denek ezagutzen dutela nor den? Hori hala den egiaztatzeko, itsu-itsuan Orioko etxe batera deitu dugu, eta... Zer gertatu ote da? 

Elkarrizketa, baina, oso modu bortitzean bukatu da.

Bai, bukatu da. Eta hemen entzun dezakezu.

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Martin Kitto






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina