Andoni Tolosa "Morau" prest al dago Euskal Herriko ereserkia egiteko? Goiko argazkian ikusten denez, Oiartzun Irratiko mikrofonoez inguratu dugu erantzuna eman dezan.
Eta badakizue zer esan duen? Ereserkia egiteko hiru osagai behar dituela: Manolo "el del bombo", lo-lo-lo estiloko estribilloa eta bi esaldi antologiko. Nola iritsi ote da ondorio horretara?
Ataka horretan egon aurretik, "Arma Txio Pum" saioan laguntza eman diogu Andoniri, eta "gure ereserki nazional batzuk" aztertu ditugu, ebakuntza egiten ari diren bi medikuk bisturiekin egiten duten matodologiari jarraiki. Tentuz eta artez.
Elkarrizketan, hainbat abesti aztertu ditugu. Esate baterako, Mikel Laboraren "Xoriak xori". Zergatik aukeratzen dute abesti hori kirolari eta kirolzaleek garaipenak ospatzeko? Zergatik du hunkipen puntu hori?
Ez dizue barru-barruan zerbait pizten Baionako Avirongo jokalariek eta zaleek horrela abesten entzuteak?
Ereserkiaren musikari baino letrari erreparatuko bagenio, Andonik eta biok ez daukagu dudarik. Hau izango litzateke mailarik gorena:
Nolanahi ere, herri galdeketa batean ereserki nazionala hautatu beharko bagenu, seguru nago beste honek Mikel Laboaren edo Imanol Lartzabalen edozein abestik baino botu gehiago lortuko lituzkeela:
Orduan, zer? Ereserki berria izango dugu? Hasi al da Andoni lanean?
"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.
"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.
Martin Kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat