Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2019/05/03

Nahia Alkorta Elezgarai: "Indarkeria obstetrikoak osasun sistemaren babesa eta sistema juridikoaren babesa ditu"



Gaurkoa "Arma Txio Pum" irratsaioan broma gutxi. Gau ilun eta sexista batean argia jartzen saiatu gara: Indarkeria obstetrikoaz hitz egin dugu Nahia Alkorta Elezgarairekin (@nahietaezina). 

Zer da indarkeria obstetrikoa? Indarkeria obstetrikoa haurdunaldian, erditzean eta erditze ostean ere emakumearengan osasun sistemako langileek egiten duten indarkeria da.

Definizio horretatik harago egin nahi baduzu, entzun elkarrizketa hemen.

Gaurkotasun handiko gaia da, azken egunotan indarkeria obstetrikoaren gaiak hedabide nagusietara egin baitu jauzi Oviedon gertatutako kasu baten ondorioz (Marta Busquets Gallegoren iritzi artikulua).

Eta elkarrizketa entzun ondoren, indarkeria obstetrikoaz gehiago jakiteko gogoz geratu bazara, hementxe informazio iturri gehiago (Sakatu estekaren gainean edukiak bistaratzeko):

- #NierebaiInes Osinagak Berrian argitaratutako artikulua, elkarrizketan hainbat aldiz hizpide izan duguna. 

- Erditzea, bortxa bihurtua, Euskal Herriko bi emakumek NBEn jarritako salaketari buruzko artikulua, Maite Asensiok Berrian idatzia. Bertatik atera dugu goiko marrazkia.

Sabeletik Mundura webgunea, haurdunaldiaz, erditzeaz eta erditzearen ondoregoei buruzko euskarazko webgunea.

- Osasunaren Munduko Erakundearen adierazpena gaiari buruz (gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez).

- Emagin ibilitako batek idatzitako aitorpen gutuna berak ikusi eta egindakoekin (Twitterren zabaldua), elkarrizketan ere hizpide izan duguna.

- El parto es nuestro, gaiari buruzko webgunea (gaztelaniaz). Nabarmentzekoa "Estrategia de atenciĆ³n al parto normal en el Sistema de Salud" agiria.

Horrez gain, ikus-entzunezko bi ekoizpen hauek ere nabarmentzeko modukoak iruditu zaizkigu:

- Iciar Bollainek "Por tu bien" film laburra Youtuben ikusgai dago (02:55 minutukoa).

- "Parto respetado" dokumentala.

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Martin Kitto






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina