Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2019/05/10

Katixa Dolhare-Zaldunbide: "Lanaren jatorri etomologikoa torturarekin lotuta dago"



Gaurkoan "Arma Txio Pum" saioan lana hartu dugu lanaz hitz egiteko, eta Katixa Dolhare-Zaldunbide idazle, konferentzialari eta irakaslearekin mintzatu gara. Inguruko batzuek esaten diote ez duela lanik egiten, eta berak juxtu kontrakoa dio, lan asko egiten duela. Zergatik ote? 

Alfertuta ez bazaude, onena izango da elkarrizketa entzutea. Sakatu hemen eta entzun.

Elkarrizketaren jatorria Katixak Argian argitaratutako iritzi artikulu hau da: "Lanaren ongizateaz". Bertatik atera dugu goiko marrazkia ere (Paula Estevezena da).

Katixak artikuluan idatzitako pasarte batzuetan oinarrituta, hainbat gogoeta egin ditugu:

"Benetako euskaldunek" bekatutzat zeukaten alferkeria.
Baserri aldean, baita hirietako lantegietan ere hedatua den ikusmolde horrek badu zerikusirik Biblia-k azaltzen duen lanaren kontzepzioarekin, hain zuzen ere Jainkoaren madarikazio edo zigor saihestezinarekin.

Katixarekin hausnarketa lanaren kondenaz eta lanaren jatorri erlijiosoaz mintzatu gara. Lana Jainkoaren zigorra da?

[...] orain arteko linguista eta orokorrean irakasle gehienek erakutsi dute frantsesezko travail hitza latinezko tripaliare aditzetik datorkeela, horrek erran nahi duelarik "sufriarazi, torturatu trepalium tresnarekin". Lan egitea torturatua izatea liteke, fisikoki lehenik, ondotik moralki.

Lana torturarekin alderatzea ez al da gehiegizko metafora? Zenbat du lanak zigorretik? Lan guztiak dira zigor?

Gogora heldu zait Jean de La Fontaine idazle jeinutsua. Ez zuen gizarteak inposatutako lan torturatzailerik egin bere bizitzan, idazle soila izan zen -eta probokazioz bere epitafiotzat hitz hauek asmatu zituen: "Honek denbora ongi baliatu zuen: erdia lotan, bestea alfer".   


Arrazoi du De La Fontainek eta denbora ondo baliatzea alferkerian egotea da? Horrek ba ote du zerikusirik hartzaroan hain gustuko genuen abesti honekin?



Galdera gehiago egin dizkiot Katixari, eta Katixak erantzun zorrotzak eman dizkit. Elkarrizketa Oiartzun Irratiaren webgunean duzue entzungai. Sakatu hemen entzuteko.

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Martin Kitto






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina