Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2019/05/27

Iban Zalduarekin solastu gara Gauzari buruz



Gaurkoan "Arma Txio Pum" saioan literaturan oinarritu gara Gauzari buruz hitz egiteko. Ze gauzari buruz? Bada, Gauzari buruz. Alegia, Iban Zalduak "Gauza" deitzen duen horri buruz...

Azken batean, Iban Zalduaren "Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak" ipuin liburua hartu dugu, eta bertatik ipuin bat aitzakiatzat hartuta elkarrizketa bideratu dugu. Ipuinak "Ibilbidea" du izenburu, eta bertan kontakizunak (errelatoak) dira hizpide.

Zer kontatzen dugu gure Gauzaz? Ze ikuspegi helarazten diogu Euskal Herrira datorrenari? Hau dela Europan iraultza armatu sozialista eta nazio askapen gartsua uztartzen dituen azken txokoa? Edo oso bestelako kontakizuna dugu eta adierazten dugu terrorismo basatiaren pean bizirik iraun duen gizarte espainiarraren zati bat garela? Zer-nolako eragina du horretan Fernando Aranbururen "Patria" liburuaren bertsioak?

Baina horretaz bakarrik ez dugu hitz egin. Beste gai hauek ere izan ditugu hizpide: museizazioa, turismofobia... Zinez interesgarria izan da solasaldia.

Elkarrizketa Oiartzun Irratiaren webgunean duzue entzungai. Sakatu hemen entzuteko.

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Martin Kitto






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina