Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2019/04/05

Elkano egokia da "gure" enbaxadore, ikur eta marka izateko? Axier Lopezekin gogoeta egiten



Zer ezaugarri izan behar ditu pertsona historiko batek herri baten marka bihurtzeko? Juan Sebastian Elkanok ezaugarri horiek betetzen ditu? Elkano buru zuen espedizioaren bosgarren mendeurrenean zer egin? 

"Arma Txio Pum" irratsaioan erantzuna ematen lagundu digu Axier Lopezek (@axierL). Elkarrizketa mamitsua egin diogu. Elkarrizketa hemen entzun dezakezue (mp3n).

Gaiak hari-mutur ugari ditu, elkarrizketan argi ikusi dugunez. Hona hemen batzuk:


1. Elkano eta Elcano ez dira gauza bera

Xelebrea oso. Wikipedian oso eduki desberdinak ditu "Elkano" eta "Elcano" hitzek.

Elkano da...


Elcano, berriz, da...


Gatazka iturri al da definizio desberdin horien atzean dagoena?

2. Zer diote Eusko Legebiltzarreko alderdiek?


Eusko Legebiltzarrak 2015eko azaroaren 25eko saioan "Elkanoren mundun biraren" bosgarren mendeurrenaz aritu ziren. Aho batez onartu zuen EAEko erakunde publikoek mendeurrenari garrantzi estrategikoa ematea eta Euskal Herria(?) mundura zabaltzeko Elkanoren figura baliatzea 

Proposamena Jon Azkue Manterola PSEko legebiltzarkideak aurkeztu zuen, eta legebiltzarkideen aurrean, besteak beste, hau adierazi zuen:


Gaur egun, mundu-bira horren bosgarren mendeurrena astronautak beste planeta batzuetara joatearen parekoa da, eta hori, ezbairik gabe, aukera paregabea da Getariarentzat, Gipuzkoarentzat eta Euskadirentzat Europan eta munduan ezagun egiteko, horrek gure errealitate ekonomiko eta kulturakak ezagutarazten lagunduko baitu, zalantzarik gabe, eta garapen-aukera ugari ekarriko baititu euskal herritar guztientzat. Horretarako, oroipen programa ireki bat ezarri behar dugu, ekitaldi kulturalekin eta bestelako ekitaldiekin (...).

 Oraingoan, Elkanoren izenean, zenbait produktu eskain ditzakegu, hala nola Arabako Errioxako ardoa; Getariako, Arabako edo Bizkaiko txakolina; gure sagardoa; arrainkontserba paregabeak; eta Idiazabalgo gazta. 


 Laburbilduz, hiru urte hauek aprobetxatu behar ditugu giza loturak eta lotura ekonomikoak sortzeko, ziur bainaiz horrek aurrerapen handiagoa eta gure langabeentzat eta, bereziki, gure gazteentzat enplegu-aukera gehiago ekarriko dizkigula. 

[Azkue jaunak esandako guztia Legebiltzarreko webgunera jo dezakezue. Sakatu hemen esandakoa irakurtzeko eta sakatu hemen bideoa ikusteko]

73 bozkatik 73 bozka alde. EAJk, EHBilduk, PSEk, Elkarrekin-Ahal Duguk, PPk eta UPyDk eman zuten baiezko bozka.


3. Elkanori buruzko ikus-entzunezkoen frontea martxan da


Mendeurrenaren ikus-entzunezko "frontea" martxan da dagoeneko.

"Elkano lehen mundu bira" marrazki bizidunetako filma estreinatu berri da Malagako zine jaialdian, eta uztailean Euskal Herriko zine aretoetan emango dute. Elkanoren espedizioaren ze ikuspegi emango ote digu filmak?


Pelikulak oso istorio erakargarria kontatzen du, pertsonaia asko daude eta plano oso politak ditu.

[Jone Landaluze, filmaren ekoizle eragilea, Irunero aldizkarian]


Marrazki bizidunetako filma ez da bakarra izango. Haragi-hezurrezko aktoreekin ere badator zer ikusia. Urte bukaeran filmatzen hasiko dira "Sin límites", eta Magallanes eta Elkanoren mundu bira kontatuko digun filma.

Elcano konkistatzaile "zuriena" da, ez du puntu ilunik.

[Miguel Menendez de Zubillaga, pelikularen ekoizlea, Radio Euskadiko Boulevard saioan

Elkanori buruzko telesail bat ere izango dugu, Espainiako Armadako historialarien gidoiarekin, Argian irakurri dugunez12 milioi euroko aurrekontua du, eta TVEren babesa lortze dute helburu.

4. ... eta ekitaldira Juan Sebastian Elcano etorriko da


Ez harritu, egia da. Juan Sebastian Elcano uztailean joango da Getariara. Izan ere, izen hori du Espainiako Armadaren ontziak. Uztailean Getarian izango dugu, eta ate irekien jardunaldiak ere egingo dituzte, Urola Kostako Hitzan irakurri dugunez.

Beste hari-mutur asko ditu gaiak, baita informazio iturri ugari ere. Nik bi hauek gomendatuko dizkizuet:

- Zer dugu ospatzeko? Zer dugu ezkutatzeko? Axier Lopezek Argian argitaratutako erreportaia.

- "Elkano, itsasoak emandako bizitza", Gari Berasaluzek Elkanoren bizitzari buruz argitaratutako liburua. 




"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Martin Kitto






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina