Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2019/03/04

Joseba Sanz: "Egunean Gernikako bonbardaketa bat esportatu dugu Bilboko Portutik Saudi Arabiara".


Argazkia bideo honetatik atera dut: https://www.youtube.com/watch?v=nX79daLfpD8

"Arma Txio Pum" irratsaioan esentziara jo dugu, eta armez, txioez eta eztandez hitz egin dugu. Ez da hitz jolasa soilik, gerraren gordinaz eta armagintza industriaz hitz egin dugu. Horretarako, Joseba Sanz izan dut solaskide, "Gerra hemen hasten da" dokumentalaren zuzendaria.

Elkarrizketa hemen entzun dezakezue.

"Gerra hemen hasten da" Euskal Herriko armagintza industriak Yemengo gerra nola elikatzen duen azaltzen digu. 

Hona hemen dokumentalaren laburpena:




Datuak ikaragarriak dira: Gernikako bonbardaketan 30 tona lehergailu erabili zituzten. Bilboko portutik 12.000-14.000 tona atera dira Saudi Arabiara urte betean. 

Joseba Sanzek dioenez, egunean Gernikako bonbardaketa bat esportatu dugu Bilbotik urte betez.

Eta Euskal Herrian fabrikatutako armak dira. Eta hemen eragile asko daude inplikatuta: enpresak, Jaurlaritza, estatuak, unibertsitateak... 

Inork gehiago jakin nahi badu, hementxe ditu informazio iturri gehiago:

- "Kontzientzia kontua izan zen, ez aldarrikapen ekintza bat". Inazio Robles armak kargatzeari uko egin zion suhiltzaileari Berrian egindako elkarrizketa. 

- "Gerrarako Eusko Label marka, etxe alboan ekoizten diren aramak", Hala Bediren artikulua Euskal Herriko armagintza industriaz.

- "Estas guerras son muy nuestras. Industria militar vasca" liburua. Gasteizkoak kolektiboak idatzitako liburua. Salgai egoteaz gain, PDF formatuan jaitsi dezakezue hemen.


"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Martin Kitto






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina