Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2019/03/15

Euskaldunak irabazle atera gara Basque Culinary Centerri buruzko polemikatik? Elkarrizketa Jose Mari Pastorri #BasqueFuckinaryCenter





"Arma Txio Pum" irratsaioan dikotomia bati buruz aritu gara: Basque Culinary Center edo Basque Fuckinary Center?

Erantzuna ematen Jose Mari Pastorrek lagundu digu, "Basque Fuckinary Center" artikuluaren egileak. Artikuluan, Pastorrek Basque Culinary Centerreko kudeatzaile-komunikatzailearen lanposturako euskara derrigorrezkoa ez izatea kritikatu du, eta horrek hautsak harrotu ditu. Basque Culinary Centerrek erantzun du dena deskuidu bat izan dela.

Elkarrizketa hemen entzun dezakezue (mp3n).

Jose Marirekin hizkuntzen inposizioaz hitz egin dugu, artikuluaren pasarte honetan oinarrituta:


[...] mezu subliminala bidali zaio euskaldunari: zure hizkuntza bigarren mailakoa da. Eta mezu agerikoa erdaldun erdaltzaleari: euskaraz jakitea ez da derrigorrezkoa. Lasai, hemen espainiera eta ingelesa besterik ez dugu inposatzen. 

Euskaldunok boikota egitea posible den ere izan dugu hizpide, baita argumentu mingarri honetaz ere:




Artikuluan egindako galdera hauen erantzunak bilatu ditugu: 


Diru edo babes publikoa jaso behar dute euskara hala iraintzen dutenek? Zergatik? Ez al zaie eskatu behar, kod etiko linguistiko moduko bat, komunitate euskalduna errespetatzera eramango dituena? Euskaldunok baztertzen gaituzten proiektuek sustengu publikoa izan behar dute?


Euskaldunak irabazle atera al gara polemika honetatik? Zer diozu zuk? Entzun elkarrizketa eta eman zure iritzia. Twitterren #ArmaTxioPum traola erabil dezakezu.

Ellkarrizketa osatzeko, hementxe dituzu gaiarekin lotura duten idaztzizko erreferentziak:

- "Basque Culinary Center", Jose Mari Pastorren artikulua Berrian.

- "Akats batetik hasita", Basque Culinary Centerren erantzuna Pastorren idatziari.

- "Egitasmoak izendatzea botorearen erakusketa bat da zuzen-zuzenean", Galder Unzaluri Berrian egindako elkarrizketa Bilbon ingelesezko izenak jartzeari buruz.

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Martin Kitto






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina