Egungo giro politikoaz kezkatuta, "Arma Txio Pum" irratsaioa galdera honen gainean egituratu dugu: Zer egingo zenuke zure herrian VOXek mitin bat antolatuko balu?
Erantzuna ematen Hedoi Etxartek lagundu digu, hiri buruzagian bizi den sobietar batek (@hedoi_etxarte).
Elkarrizketa hemen entzun dezakezue (mp3n).
Elkarrizketarekin batera, galdera bera egin diegu Oiartzun Irratiko entzuleei eta txiolariei.
Oiartzun Irratiko entzuleen artean ezer ez egitearen aldeko erantzunak izan dira gehiengoa, baina izan dira proposamen zehatzak bota dituztenak ere: Aurrez aurre jartzea eta ongietorriak ez direla erakustea, udaletxean dagoen bandera gorri-horia oparitzea, txistua joz kalejira bat egitea abesti subertsiboekin...
Txiolarien artean zerbait egitearen aldekoak nagusitu dira, nahiz eta ez jakin zehazki zer egin.
Zer egingo zenuke zure herrian VOXek mitin bat antolatuko balu?#ArmaTxioPum @OiartzunIrratia #VOXnireherrian— Martin Kitto (@martin_kitto) 2019(e)ko martxoaren 21(a)
Zer egin ez dakitenentzat eta beste guztiontzat, hona hemen txiolariek bota dituzuen ideietako batzuk.
Erronkarin beste kalejira mota bar antolatu zuten oso antzeko kasu batetan... https://t.co/0Bwx6swDvv— Lander Zabaleta Erostarbe (@xapoto) 2019(e)ko martxoaren 21(a)
5 metrotara trikitixa jaialdia, irrintzi txapelketa eta batukadak jarri. Zarata atera, motxean.— MUA (@Ur2txoft) 2019(e)ko martxoaren 22(a)
Herritar guztiei mitinera mozorrotuta joateko deia luzatu!?— Montantxo✊🏽#EuskalErrepublika (@montantxo) 2019(e)ko martxoaren 22(a)
4. EZIN DUT ESAN ZER— ISSAM MENDIZABAL (@BOUGIPUZKOA) 2019(e)ko martxoaren 21(a)
Oreretan ordu berean Altsasukoak askatu manifestazio bat antolatuko nuke gipuzkoar zentzudun guztiak hara gonbidatzeko.— Edurne Lizarazu (@dudulixaxu1) 2019(e)ko martxoaren 21(a)
Batukada bat. Txakurfatxoak uxatzeko aukera segurua (eta bizilagunei ere).— Inasito (@Inasito1) 2019(e)ko martxoaren 22(a)
— Fantomastxiki (@fantomastxiki) 2019(e)ko martxoaren 22(a)
Irratsaioa emititu eta egun batzuetara, Espainiako hauteskunde kanpainako lehen asteburuan, Donostian eta Bilbon...
Batzuek gaurkotasun handiko gaiak lantzen dituzte. Oiartzun Irratian gaurkotasunaren aurretik goaz. Guk gertatu aurretik lantzen ditugu albisteak.
"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.
Martin Kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat