Eta gaurkoan beste urrats bat eman dugu proposamen horretan: Kuadrillez mintzatu gara. Norekin? Bada, kuadrillaz artikulu zoragarria eta eztabaidagarria idatzi duen pertsonarekin: Txani Rodriguez idazle eta kazetari arabarrarekin.
Horra hor Txani Rodriguezen artikulua.
Argazkia: Goizalde Landabaso
Saioa entzuteko, egin klik hemen.
Kuadrillei buruz gogoeta baieztapen honetatik abiatu dugu: Kuadrillakoa izatea eta adiskidea izatea ez da gauza bera.
Artikuluan egindako baieztapen batzuetan sakondu dugu, eta hainbat gauzei buruz hitz egin dugu:
- Kuadrillak eta egitura horizontalak
- Kuadrillak eta liderrak
- Kuadrillak eta ildo editorialak
- Kuadrillak eta erakunde zibilak
- Kuadrillak eta neskez/mutilez bakarrik osatutako kuadrillak
- Kuadrillen historia: Noiz sortu ote zen lehenengoa? Noiz izango da azkena?
- Kuadrillak eta burokrazia
- Kuadrillak eta... Zer diote Txaniren kuadrillakoek berak esandakoaz?
Onena elkarrizketa entzutea. Egin klik hemen eta entzun ahal izango duzu.
"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.
Martin Kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat