Argazkia Argiaren bideo honetatik atera dut: https://www.youtube.com/watch?v=OjfLm_GiedM
Elkarrizketa hemen entzun dezakezue.
Elkarrizketan, istorio kafkiar baten ibilbidea egin dugu geltokiz geltoki, umorea bazter batean utzi gabe.
Bideo honetan ederki laburtuta dago istorioa.
Isunaldiaz ere hitz dugu Landerrek eta biok.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2019(e)ko otsailaren 5(a)
Hurrengo geltokia (azkena?) martxoaren 20an izango da. Egun horretan, Landerrek epaitegira joan behar du deklaratzera. Euskaraz mintzo den ingelesarekin batera joango ote da?
ARGIAk zubereraz mintzo den ingelesa fitxatu du errelatore bezala, Ertzaintzarekikoak bideratzeko https://t.co/cYR4K76SdK pic.twitter.com/8FMu6vxGMT— Beranduegi (@beranduegi) 2019(e)ko otsailaren 15(a)
Ikusten duzuenez, #KazetaritzaEzDaDelitua izan dugu abiapuntu, eta #UmoreaEzDelitua izan dugu helmuga.
"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.
Martin Kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina