Oiartzun Irratiko "Arma Txio Pum" irratsaioan Kepa Matxainekin jarri gara harremanetan, eta galdera horiek eta beste asko egin dizkiogu.
Ez du ematen aldeko iritzia duenik.
Niretzat ere ez du funtzionatzen. Pertsonaia ezerk osatzen badu, hartzen dituen erabakiek osatzen dute. Hori kentzen badiozu, fikzioari kalte— Kepa Matxain (@kmatxain) 2018(e)ko abenduaren 31(a)
Saioa entzuteko, egin klik hemen.
Saioan, entzuleekin elkarreraginean aritzea bultzatzen dugu, eta gaurkoan mezu asko iritsi zaizkigu:
- Kuadrilla handi bat etxean elkartu eta #Bandersnatch ikusten jartzea ideia ona da?
- Zein da Netflixen benetako asmoa #Bandersnatch-ekin? Sinesgarria da konspiranoiko batzuek diotena?
- Ba al dago esperantzarik helduentzako telesailak euskaraz kontsumi ditzagun?
Kepa Matxain ez da izan #bandersnatchi buruz iritzi eman duen bakarra.
- Lander Arretxeak Berrian iritzi artikulua idatzi du "Aukeran ez" izenburupean. Saioan hizpide izan dugu.
- Mikel Alvarez txiolariak hari interesgarria ireki du gaiaren gainean hemen.
- Mikel Yarzak ere Berrian idatzi du aske izateko aukerari buruz. "Black Mirror" telesailaren estetika du artikuluak. Kasualitatea?
Artikulua irakurtzeko, egin klik hemen.
"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat