Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2018/11/16

Zergatik ez hitz egin Euskaraldiaz ikuspegi kritiko batetik? Joseba Alvarezi elkarrizketa mamitsua



Euskaraldia eta euskaldunak. Euskaraldia eta erdaldunak. Euskaraldia eta soziolinguistika. Euskaraldia eta herri euskaldunak. Euskaraldia eta herri erdaldunak. Euskaraldia eta soziologia. Euskaraldia eta egin irri. Euskaraldia eta ahobiziak. Euskalraldia eta belarriprestak. Euskaraldia eta jarri txapa. 

Euskaraldia eta hamaika gauza.

Eta Euskaraldia eta politika? Eta Euskaraldia eta alderdi politikoak? Eta Euskaraldia eta hizkuntz politika? 

Kontu horiei buruz hitz egiteko, Oiartzun Irratiko "Arma Txio Pum" irratsaiora Joseba Alvarez gonbidatu dugu. 

Elkarrizketa mamitsua egin diogu, duela hilabete Argian argitaratu zuen "Euskaraldia, hegemoniaren bila" artikuluan esandakoan sakonduz.

Hemen entzun dezakezu elkarrizketa.

Adierazpen batzuk nabarmendu beharrean, uste dugu egokiagoa dela elkarrizketa entzutea. Twitterren #EuskaraldiaEtaPolitika traola erabiltzen ari gara.

Gainerakoan, eskertuko nuke saioaren iritziak emango bazenituzte, Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiliz edo posta elektronikoz idatzita (martinkitto3@gmail.com).

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina