Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2018/11/09

Zergatik da kritigarria futbol partida baten emaitza 25-0 izan dela erakustea?






Oiartzun Irratiko "Arma Txio Pum" irratsaioan nagusi dugun kirol ereduari buruz hitz egin dugu Mikel Garcia Argiako kazetariarekin (@mikelgi). Eta ez, ez da kirol kazetaria, hezkuntzarekin lotutako albisteen kazetaria da. Horregatik izan dugu solaskide!

Hemen entzun dezakezu elkarrizketa.


Elkarrizketa txio honetatik abiatu dugu:



Zergatik ezkutatu galtzailearen izena? Zer dago 25-0 emaitzaren atzean? Zeren ondorio da? Ba al dago emaitza beste modu batean ematerik, halako "nagusitasunik" erakutsi behar izan gabe?

Mikelek azaldu digu kirol profesionalaren imitatze eredua nagusitzen ari zaiola kirol eskolaren berezko ereduari, eta hori bereziki futbolean islatzen dela. 

Haurren gurasoak ere izan ditugu hizpide: Nork ez ditu ikusi gurasoak epaileari, entrenatzaileari, seme-alaben aurkariei edo seme-alaben taldekoei builaka?

Mikelek erantzun digu haur eta gaztetxoek jokatzen dutuen futbol zelai guztietan honako mezu hau jarri beharko luketela: "Familian txapeldun bat nahi baduzu, entrenatu zaitez zu zeu. Bitartean, utziozu zure semeari/alabari pozik jolasten".


Alejandro Rodriguez, 5 urteko haurra, entrenatzailearen eta epailearen artean bakea jarri nahian. Argazkia: Rubén López Estupiñán

Eduki horietan sakondu nahi baduzue, hona hemen "Jendartean" blogetik oso-oso gomendagarriak diren artikulu pare bat (egin klik gainean artikulua irekitzeko):

- Athleticeko alebinek 25-0 irabazi dute, eta polemika piztu da sarean.

- Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?


Oraindik gehiago jakin nahi baduzu, "Elitea imitatzen duen eredua aldatzeko lanean" oso lan ona iruditu zait (Larrun gehigarriaren 183. zenbakia).

Dopingari buruz ere hitz egin dugu, baina ez goi-goi mailako txapelketetako dopingari buruz, baizik eta txapelketa herrikoietako dopingari buruz. Noiz eta Behobia-Donostia lasterketa baino bi egun lehenago!

Twitterren #FutbolarenGerra traola mugitu dugu, eta elkarrizketa hemen entzun dezakezu.   

Gainerakoan, eskertuko nuke saioaren iritziak emango bazenituzte, Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiliz edo posta elektronikoz idatzita (martinkitto3@gmail.com).

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina