Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2018/11/30

#NikHorrelaAbestenNuen: Hemen gatoz berriro abestietan ulertzen dituzuen gauza petralekin





Bigarren parteak ez direla onak? Bada, Mikel Iriarte eta biok kontrakoa frogatzen saiatu gara, eta Oiartzun Irratiko "Arma Txio Pum" irratsaiora #NikHorrelaAbestenNuen eraman dugu bigarren aldiz.

Egin klik hemen saioa entzun nahi baduzu.

Zer den #NikHorrelaAbestenNuen? Abestietan gauza petralak ulertzen ditugunak armairutik ateratzeko ahalegina. Mondegreen fenomenoa ere deitzen zaio.


Esate baterako, Andoni Tolosa "Morau"ri "Zipayo laztana" ulertu ordez "Bokadillua gaztana" ulertzen badiozu, barre egiten dugu horren kontura. 

Adierazpen grafikoa:


Beste adibide bat: Pantxoa eta Peioren "Batasuna" abestian "Abertzale izanez gero..." ulertu beharrean "Arrantzale izanez gero..." ulertzen duzula? Bada, barre pixka bat egiten dugu horren kontura. Adierazpen grafikoa:


EH Sukarraren "Egun tristea" abestian "Tortura berdea" ulertu ordez "Tortuga berdea ulertzen duzu? Horrek ez du zerikusirik izango Ninja dordoken marrazki bizidunak gehiegitan ikustearekin?


Ez da lehenengo aldia gai hau "Arma, Txio, Pum" saioan sartzen duguna. Bi hilabete atzerago ere egin genuen, hemen ikus dezakezunez.

Horrez gain, beste erreferentzia batzuk ere badituzu:

- Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit bat (Sustatu, 2009-12-17).

- Mondegreen wikipedian.


Gainerakoan, eskertuko nuke saioaren iritziak emango bazenituzte, Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiliz edo posta elektronikoz idatzita (martinkitto3@gmail.com).

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina