Bada egun hoberik beltz euskaldunei edo euskaldun beltzei buruz hitz egiteko Black Friday eguna eta Euskaraldiaren lehenengo eguna baino?
Bada, Oiartzun Irratiko "Arma, Txio, Pum" saioan pentsatu dugu ezetz.
Horregatik Beñat Hach Embarek (@hatxen) mairu beltz euskaldunari elkarrizketa egin diogu. Entzuteko egin klik hemen.
Elkarrizketa Beñatek idatzitako txio honetatik abiatu dugu:
Beltza, beltzarana edo tuti-frutia: hemen benetako pasaportea euskara da. Bitartean, meh... https://t.co/L4VF1fVbtt— Beñat Hach Embarek (@hatxen) 2018(e)ko abuztuaren 9(a)
Hortik abiatuta, euskal herritartasunaz, euskalduntasunaz, etorriberrien hizkuntz integrazioaz eta azalaren kolorearen garrantziaz mintzatu gara.
#Daitort inoiz baino galdera zailagoak prestatu ditudala, eta @hatxen oso ondo atera dela "galdeketatik". #BlackFriday— Martin Kitto (@martin_kitto) 2018(e)ko azaroaren 23(a)
Kontu hauetan sakondu nahi izanez gero, Beñatek Zuzeun argitaratutako artikulu hau irakur dezakezu: "Euskara da pasaporterik onena".
Gainerakoan, eskertuko nuke saioaren iritziak emango bazenituzte, Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiliz edo posta elektronikoz idatzita (martinkitto3@gmail.com).
"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat