Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2018/10/05

Zer gertatzen ari da Anoetako estadioko obretan? "Txapis" Otegik bertan ikusitakoa eta entzundakoa kontatu digu





Oiartzun Irratiko "Arma Txio Pum" irratsaioan Anoetako estadioan lanean dabiltzan langileak izan ditugu hizpide. "Txapis" Otegi sindikalista txiolaria haiekin egon da, eta berak han ikusitakoa eta entzundakoa kontatu digu. Elkarrizketa entzun nahi baduzu, egin klik hemen.

Anoetako langileen lan baldintzez gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen informazio gehiago:

- "Futbolaren esklabo, prekaritatearen gatibu", Igor San Jose eraikuntza arloko sindikalistari elkarrizketa, Manu Robles-Arangiz fundazioaren webgunean. 

- "Lan prekaritatearen zelaia", Iñaki Agirre Hirutxuloko Hitzan.

- "Baina pistak ken ditzatela, azkar", Danel Agirreren artikulua Gipuzkoako Hitzan.


Gainerakoan, eskertuko nuke saioaren iritziak emango bazenituzte, Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiliz edo posta elektronikoz idatzita (martinkitto3@gmail.com).

"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina