Oiartzun Irratiko "Arma Txio Pum" irratsaioan matxismoari buruz gogoeta egin dugu, Josebe Iturriotzen laguntzarekin. Hemen entzun dezakezu.
Gogoeta hau eragin diguna Gara egunkarian irakurri dugun albiste lazgarri bat izan da.
Nola-halako itzulpen hau egin dut:
Orkoiengo bi hildakoak, krimen matxista baten ondorioz izan litezke
Bi gizonezko aurkitu dituzte Orkoinego etxebizitza batean, eta badirudi ikerketek krimen matxistaren hipotesia lehenesten dutela, bi gizonezkoek harreman bat izan zutelako. Kasua sumarioaren sekretupean dagoen arren, ematen du batak bestea hil zuela eta gero bere buruaz beste egin zuela.
Albistean "krimen matxista" hitzak erabiltzeak zer hitz egina ekarri du guasapeko talde batzuetan. Hona hemen gausap bidezko mezuetako batzuk (hitzez hitz jasota):
Ba ez dula zertik neska izan ber biktima eraso matxista izateko ez? Bikotekidia mutilla bada igual igual izan daiteke machismoa, ala pasa bada
Nere
ustez gizon batek aurrian dakan pertsonai (igual nau gizona edo
emakumia izan) umillatu, maltratatu, abusatu edo akatzen dunian bere
maskulinitatia demostratzeko ya matxismua dela iruitzen nau.
Hitz
jokuk etzaizkit gustatzen. Heriyotza baten aurrian gutxigo. Ze
inportayo matxista eo es matxista, arrazoi edo ez. Biyak hilda daude
ta eze jakin gabe kritikatze deu.
Definiziyo
zehatza beituzkeo..emakume baten aldian superioritate bat erakusten
duna da matxismua. Kasu hontan ezto emakumeik (weno, iwal hola
sentitzen zen), pero beste modun batea definituko nuke kasu hau
Nik
uste titularra arrunt oker daola. Biolentzia matxista ez da izan,
sentimentala jartze bazun sikira. Bikote izan zian eta aiskalo
zeatik, batak bestea hil eta bere buruaz beste in zuen
Dena
den arrazoia ez dakiu. Bikote izana ziala bai baña geyo ezer Orduan,
ze puntutaraino dan matxismoa edo zeinetaraino sentimentala?
Nik
uste gauden gizartin ta mamatu dugunakin denak gala matxistak punto
bat arte nahiz ta gure esku eon hoi aldatzia re bai(radikala sonatzeu
biño egitan pentxatzeut)
Gainerakoan, eskertuko nuke saioaren iritziak emango bazenituzte, Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiliz edo posta elektronikoz idatzita (martinkitto3@gmail.com).
"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat