Oiartzun Irratiko "Arma Txio Pum" irratsaioan autismoari buruz hitz egin dugu autismoarekin bizi den pertsona batekin: Aintzane Muguruzarekin.
Hemen entzun dezakezu elkarrizketa.
Aintzanek Twitterren zein blogean autismoarekin bizi izandako pasadizoak, gogoetak, lorpenak eta ezinak kontatzen ditu. Protagonista nagusia Eneko da, Aintzaneren semea (goiko argazkian biak).
Twitterren @aintzanemug da, eta, besteak beste, pasadizo esanguratsu hauek kontatu dizkigu Twitterreko harien bidez:
Gaur Eneko Bartzelonara ekarri dut.— Aintzane Muguruza (@aintzanemug) 2018(e)ko abuztuaren 7(a)
Kristoren ilusioa nuen, nik bihotzez maite baitut hiri hau, nazio hau
Badoa haria
Egun on— Aintzane Muguruza (@aintzanemug) 2018(e)ko abuztuaren 12(a)
Eneko eta Aretterako bidaiak: haria
Gora behera blogean ere idazten du. Bi sarrera hauek irakurtzeko modukoak dira:
- "Autismoa duen pertsona baten ama naiz"
- "Autismoa Martini azaldua"
Bizipen pertsonalez gain, autismoarekin lotutako albiste batzuk ere izan ditugu hizpide; adibidez, ama batek Facebooken egindako salaketa 9 urteko semeari ez diotelako uzten futbol partidak jokatzen.
Honelako jendeaz ere hitz egin dugu:
Txarra ez gogoratzea estafadore hau Orion izan zela iaz, @mandalarataldea-ak gonbidatuta, batzuek salatu genuela eta Orioko tuiterriaren erantzuna isiltasun burrundatsu bat izan zela :-( https://t.co/1NYq1yRuDT— Jabier Zabaleta (@ja2er) 2018(e)ko urriaren 21(a)
Nik uste elkarrizketa dotorea atera zaigula. Zer diozu? Hau izan da emaitza.
Twitterren #AutismoarekinBiziNaiz traola mugitu dugu.
Gainerakoan, eskertuko nuke saioaren iritziak emango bazenituzte, Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiliz edo posta elektronikoz idatzita (martinkitto3@gmail.com).
"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat