Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2018/09/07

Zer da "Arma, txio, pum"?



Zer da "Arma Txio Pum"?

"Arma Txio Pum" Oiartzun Irratiko irratsaio berria ere bada. 

Tira, bai. Andoni Tolosa "Morau"-ren abestia ere bada.

Noiz? Non?

Ostiralero-ostiralero 12:00etan emango dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jarriko dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.

Zergatik?

Jend askorentzat Twitter urruti-urrituko planeta bat da. Ez dakite existitzen denik ere. Oiartzun Irratiko entzule gehienek 60 urte baino gehiago dute, emakumeak dira, eta irratia entzuten dute bazkaria prestatzen duten bitartean. Nola kontatu eurei Twitterren zertan gabiltzan/zabiltzaten, Twitterren sartu behar izan gabe?

Zertarako?

Twitterreko harrikadak irratirako harrikada bihurtzeko. Horretarako jaio da "Arma Txio Pum".

Norentzat?

Saioaren sintonian esaten dugun moduan, "Arma Txio Pum" txiolarientzat eta txiolari ez direnentzat da, baita txiolari zer den ez dakitenentzat ere.



Teoria ondo dago (edo ez). Baina praktika?

Praktika hemen: lehenengo saioa eman dugu dagoeneko. Nahi baduzu, egin klik hemen eta jaitsi.

Bi gai jorratu ditugu:

- Batetik, dendrofilia. Dendrofilia da landareekin, barazkiekin, frutekin edota arbolekin sexu harremanak izateko grina. Euskal Herrian dendrofilikoen elkarte bat dago, eta elkarteko kide batekin hitz egin dugu. Lore Arana izena du.

- Bestetik, Hondarribiko alardea. Asier Garaialde elkarrizketatu dugu (@agara), Alarde matxista eta baztertzailearen aurkakoek Twitterren (eta ez Twitterren bakarrik) egurtu ohi duten txiolaria.


Saioaren iritzia emateko bide asko dituzue. Nik bi proposatuko dizkizuet: Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiltzea edo posta elektronikoz zure iritzia helaraztea (martinkitto3@gmail.com).









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina