Oiartzun Irratiko "Arma Txio Pum" irratsaioan atea ireki diogu traola arrakastatsu bati eta haren sortzaileari: Mikel Iriarteri (@mikeliriarte) eta #NikHorrelaAbestenNuen traolari.
#NikHorrelaAbestenNuen traolari esker, abestietan gauza petralak ulertzen genituenak armairutik atera gara. Gutarra bazara, entzun saioa. Hementxe duzue saioa entzungai mp3an.
Izan ere, Kortaturen abesti batean "Hi burges madarikatua" abesten duten tokian "Izurde madarikatua" ulertu duzula? Gutarra zara!
Izan ere, Itoizen "Lau Teilatu" abestian Mariasun ito dutela edo "txorixoak eta malkoak" ulertu duzula? Gutarra zara!
Lotsatzen nau aitortzeak baina tira: "goxo goxo kanta egin nazu, behin ito den Mariasun" 😳 #NikHorrelaAbestenNuen— Iratxe Pérez (@iratxeperezcine) 2018(e)ko uztailaren 18(a)
Izan ere, El Tol Sarmientoren abestian "Morcillazko goxokiak" ulertu duzula eta harrituta zaudela ez dutelako esaten "Odolkizko goxokiak"? Gutarra zara!
Lasai gizona, nik hasieran En Tol Sarmienton azken abestin pentsatzen nun Morcillazko goxokiak esaten zula ta pentsatzen nun: ez dakie odolkie dala euskeraz... Gauza da Morfinazko goxokiak esaten dula 😅https://t.co/T8NsrlPUOt— Ander (@anderagizu) 2018(e)ko uztailaren 18(a)
Saioa entzun eta gurekin identifikatuta sentitu zara? Ba, gutarra zara. Kontaiguzu zurea!
Twitterren #NikHorrelaAbestenNuen traola erabil dezakezu.
Gainerakoan, eskertuko nuke saioaren iritziak emango bazenituzte, Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiliz edo posta elektronikoz idatzita (martinkitto3@gmail.com).
"Arma Txio Pum" ostiralero 12:00etan ematen dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jartzen dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina