Oiartzun Irratiak "Arma Txio Pum" irratsaioari eustea erabaki du, eta bigarren emanaldira iritsi gara. Hementxe duzue entzungai.
Gaurkoan, hiru gai jorratu ditugu, txioz txio, barrez barre, ustekabez ustekabe.
Urtzi Urkizu Berriako kazetariarekin ETBren udako programazioaz aritu gara hizketan, baita udazkenetik aurrera ETB1ek euskaldunoi eskainiko digunaz.
Baina Urtzi Urkizu da pertsonarik egokiena horretaz hitz egiteko? Ez dakit, ba.
Bigarrenik, Imanol Agirretxe eta Joxe Mari Agirretxeri buruz hitz egin dugu. Kasualitate hutsa al da abizen berbera izatea? Edo beste zerbait ere badago?
Txio arrakastatsu honi buruz ere hitz egin dugu, nola ez.
"Arma Txio Pum" ostiralero-ostiralero 12:00etan emango dugu Oiartzun Irratian, eta segituan jarriko dugu webgunean mp3an jaisteko eta entzuteko.#DAFLIPAT Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatearen (EAJ) erantzun tragikomikoa. #EmakumeakAlardean @Jaizkibel6— Martin Kitto (@martin_kitto) 2018(e)ko irailaren 10(a)
Audioa hemen (04:15etik aurrera): https://t.co/w2D1hikowK pic.twitter.com/Rk98CdBIyz
Saioaren iritzia emateko bide asko dituzue. Nik bi proposatuko dizkizuet: Twitterren #ArmaTxioPum traola erabiltzea edo posta elektronikoz zure iritzia helaraztea (martinkitto3@gmail.com).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat