Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2018/01/31

El español, lengua global: Abestia falta zaio!



Hizkuntza baten sustapena hizkuntza txikiekin lotutako lana dela sinestarazi nahi diguten garai honetan, Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak "El español, lengua global" estrategia aurkeztu du.

Estrategia horren baitan, espainiera sustatzeko hainbat egitasmo sartu dituzte. Hona hemen batzuk:

- Espainierazko kultura sustatzen duten pertsona ezagunak "Espainieraren, hizkuntza globalaren, enbaxadore" izendatuko dituzte.

- %90erainoko zerga hobariak eskainiko dizkiete estrategiarekin bat egiten duten eragileei eta enpresei.

- "Espainieraren aldeko enpresariak" izeneko plana bultzatuko da Espainiako eta espainieraz hitz egiten duten herrialdeetako multinazionalentzat.

Nolanahi ere, estrategia honek ez du hedabideetan egun bat baino gehiago iraun, eta jende xeheak ez dio behar adinako garrantzirik eman. Zergatik?

Nire iritzi apalean, abesti bat falta zaio estrategiari. Bai, abesti on bat. Izan ere, nolatan izango du arrakasta "El español, lengua global" bezalako estrategia batek, baldin eta ez bada abesti on bat erabiltzen Espainiako eta munduko bazter guztietara iristeko?

Abesti kutsakor batekin munduko toki guztietara iristen da. Begira "La bicicleta" edo "Despacito"...

Hartara, Espainierarekin eta Espainiako Gobernuarekin daukadan atxikimenduak bultzatuta, abesti bat proposatu nahi dut "El español, lengua global" estrategiaren mezua zabaltzeko.

Hona hemen abesti ezin egokiagoa:


La vieja lengua de Ramón
tenemos que expandir,
presentarnos hombría
ante el mundo.
Si queda sangre en nuestras venas,
los españoles tenemos que
hablar en español.

En España, en español
queremos hablar y jugar,
trabajar y vivir en español
y a eso vamos.
Ya es hora de que de una vez
ganemos o perdamos esa guerra.
¡Abrid los caminos y los vientos
para que nuestra lengua respire!
Ya es hora de que de una vez
ganemos o perdamos esa guerra.

Si en España, en español
no se puede hablar,
tiremos la democracia
a la pocilga.
No somos tan despiadados
como para dejar morir nuestra lengua.
Sin lengua, decidme
cómo saldré a la plaza.
No somos tan despiadados
como para dejar morir nuestra lengua.

El día de ganar
una España castellanohablante (?)
eso es lo que necesitamos
antes de quemar la paciencia.
¿No sabes que es el español
lo que nos hace españoles?
¿Qué España sería
la que pierde incluso su lengua?
¿No sabes que es el español
lo que nos hace españoles?


Zer iruditzen? Agian, zuk nahiago duzu jatorrizko bertsioa, ezta?

Aitorren hizkuntz zaharra
nahi degu zabaldu...


Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto



Eskerrik asko Mikel Iriarte itzulpenagatik (@mikeliriarte). Interesgarria zure iritzia:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina