Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2017/08/02

Zer ikusten duzue argazkian?


Zer ikusten duzue argazkian? Eserleku huts batzuk autobusean? Bada, Norvegiako "Aberria Lehenik" Facebookeko taldeko milaka kidek beste zerbait ikusi dute: burka jantzita duten sei pertsona. Zuk ere bai? Begiratu arretaz argazkiari. Orain ere burkak ikusten dituzu?

Johan Slattavikuk Facebookeko talde xenofobiko eta arrazistan argazki hori argitaratu zuen, galdera honekin: "Zer uste duzue honetaz?".

Taldean 13.000 kide omen daude. Hona hemen taldekideen erantzun batzuk:

- "Beldurgarria. Ezin da jakin gizonezkoak edo emakumezkoak diren (...), ezta armak edo bonbak dituzten ere.

- "Horrek ez luke legezkoa izan behar".

- "Ni hurrengo autobusaren zain geratuko nintzateke".

- "Eserita dauden zabor poltsak dirudite".

- "Oso beldurgarria dirudi. Debekatuta egon beharko litzateke. Ezin da inoiz jakin nor dagoen horren azpian. Terrorista armatuak izan litezke".

- "Gure herrialdetik atera behar ditugu sonbrilla itxura duten hauek. Beldurraren garaian bizitzea egokitu zaigu".

- "Uste nuen 2050ean nengoela, baina ez, ORAIN gertatzen ari da".

Johan Slattavikuk adierazi du bere helburua xenofobia itsuaren eta immigrazioaren aurkako kritika zilegiaren(?) arteko desberdintasuna nabarmentzea zela. 

Nolanahi ere, halakoak ez dira Norvegian bakarrik gertatzen. Gasteizen ere... 



Ezer ez dagoen tokian, zer dago? Norberaren aurreiritziak.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina