Sekulako kakanahastea izan dut: Ez nekien Seat Kakari buruz edo txakur-donostiei buruz hitz egin behar nuen. Nolanahi ere, joan naiz Euskadi Irratiko "Blai" saiora, eta Itziar Alduntzini eta Josu Odriozolari kontatu dizkiet kontatu beharrekoak.
Lehenik, bigarren automobil euskaldunari buruz hitz egin dut. Badazikue laster Seat Donosti izeneko automobila izan dezakegula errepideetan eta kaleetan? Ze iritzi sortu dira Txioerrian automobil horri buruz?
Bo! Ez du irabaziko. Bizkaian Seat Donosti bat saltzea ez litzateke erraza izango— Benito Fiz Diez (@bontxi) 2017(e)ko uztailak 29
Danborradari izena aldatu eta Seat Donosti International Street Percussion Meeting...— Joxe Rojas (@joxe) 2017(e)ko uztailak 29
Mmm norbaitek esan beharko die izena Donostia dela eta ez Donosti, ezta?— Mikel Goñi Larrea (@mikelgoni) 2017(e)ko uztailak 30
Seat Hondarribia edo Seat Irun. Emakumeak sar litezke, baina ezin dute gidatu. #kotxetradizionala #kopilotokantinera pic.twitter.com/TAqQXTF11b— Martin Kitto (@martin_kitto) 2017(e)ko uztailak 30
Bigarrenik, txakur-kakei buruz aritu gara, eta performantze(?) honen egilearekin hitz egin dugu.
@Txikillana Oier Gorosabel da, eta modu horretan birziklatzen ditu euskal pastelekin batera saltzen diren banderatxoak.
Saioa entzuteko, egin klik hemen (Nire kolaborazioa 33:00tik aurrera).
Uztail eta abuztuko ostiraletan ere aritu naiz "Blai" saioan. Hona hemen saioak entzuteko aukerak:
- Euskara inperfektuaz... Egin klik hemen (29:44tik aurrera).
- Porrotaren Museoaz, Miguel Blesari buruzko txisteez, umore beltzaz... Egin klik hemen (30:00etik aurrera).
- Dotakonez, Messi ezkondu duen epailearen adierazpen iraultzaileez, Espainiako arrain ezagunenaz... Egin klik hemen (28:00tik aurrera).
- Realaren elastiko berriaz, Lapurdira iristen diren turistez, desazelerazioaz... Egin klik hemen (24:40tik aurrera).
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
Blog-administratzaile batek iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatu