Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2017/08/25

Euskal pastelako izozkia? Ni mojekin noa juergara! #buenopuesmoltbepuesadios



Uda hasi denetik ostiralero egin dudan bezala Euskadi Irratiko "Blai" saioan izan naiz azken egunetan Twitterren, Facebooken eta taberna zokoetan mugitu diren albisteen birpasa egiten.

Lehenengo eta behin, euskal produktu surrealistak izan ditugu hizpide; adibidez, "euskal pizza" edo goiko argazkiko "Euskal pastelako izozkia".







Horrez gain, #buenopuesmoltbepuesadios traola arrakastatsuaz ere hitz dugu, baita moja "juergista" hauei buruz ere.



Entzun nahi baduzue, egin klik hemen (Nire kolaborazioa 28:25etik aurrera). 

Aurreko saioak entzuteko aukera ere baduzu:

- Venezuelako euroez, Jesusen jubilazioaz, Azpilikuetagaraikosaroiarenberekolarreaz... Egin klik hemen (Nire kolaborazioa 26:30etik aurrera)

- Euskal produktu xelebreez, euskarazko hitz luzeenaz, autobusean ez zeuden sei emakume burkadunez... Egin klik hemen (Nire kolaborazioa 32:00tik aurrera).

- Seat Donostiz, txakur-kakez... Egin klik hemen (33:00tik aurrera).

- Euskara inperfektuaz... Egin klik hemen (29:44tik aurrera).

- Porrotaren Museoaz, Miguel Blesari buruzko txisteez, umore beltzaz... Egin klik hemen (30:00etik aurrera).

- Dotakonez, Messi ezkondu duen epailearen adierazpen iraultzaileez, Espainiako arrain ezagunenaz... Egin klik hemen (28:00tik aurrera).

-  Realaren elastiko berriaz, Lapurdira iristen diren turistez, desazelerazioaz... Egin klik hemen (24:40tik aurrera).

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 





1 iruzkin:

  1. Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961

    ErantzunEzabatu