Badakizue zer den euskara inperfektua? Ba, ez badakizue zer den, hau entzutea komeni zaizu. Euskadi Irratiko "Blai" saioan, Itziar Alduntzin eta Josu Odriozola solaskide nituela, euskara inperfektuaz aritu naiz.
Euskara inperfektua ez da soilik karteletako itzulpen petraletan ikusten duguna. Beste asko ere bada: Joselito euskaraz abesten, Espainiako Erregea euskaraz mintzatzen... Euskalki berri bat ere ezagutuko dugu, Manowar musika taldearen abeslariaren eskutik: Heavyera.
Saioa entzuteko, egin klik hemen (Nire kolaborazioa 29:44tik aurrera).
A ze parrak egin ditudan Joselitorekin 😂😂 "aforo en tel aviv" argi eta garbi "la mano de Elias" kantxarengatik zioen, Baskoniaren partidan pic.twitter.com/5ojr0tCvRd— Warren kortabitarte (@KortAndeR) 2017(e)ko uztailak 28
@martin_kitto @euskadi_irratia-n, euskara inperfektoaz. Ze ona!!— mikel elosegi (@Mikelelosegiazp) 2017(e)ko uztailak 28
Entzun berri. Ona!— Uгкο RοdгigÏ…ez (@SnOiD_JaUnA) 2017(e)ko uztailak 30
Kopia berezia @probatxoa'rentzat, bertan ateratzen delako...
Ba eskerrikasko kopia berezi honengatik (eta aipamenagatik ere jejeje). Lagun batek esan ziten entzun zula, bilatu det eta ez nun topatzen!— Aiora (@probatxoa) 2017(e)ko uztailak 30
Oso ona @martin_kitto.ren sekzioa. Programa propioa izango duenean, kolaboratzaile izango ote gaitu? #NeverForgetTxiofriends— JoxeMieltxio™ (@mikeliriarte) 2017(e)ko uztailak 30
- Porrotaren Museoaz, Miguel Blesari buruzko txisteez, umore beltzaz... Egin klik hemen (30:00etik aurrera).
- Dotakonez, Messi ezkondu duen epailearen adierazpen iraultzaileez, Espainiako arrain ezagunenaz... Egin klik hemen (28:00tik aurrera).
- Realaren elastiko berriaz, Lapurdira iristen diren turistez, desazelerazioaz... Egin klik hemen (24:40tik aurrera).
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat