Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2017/03/23

Oier Gil, komunologoa eta artista: "Etxeko komuna bezalakorik ez dago"



Oier Gil komunologoa eta artista da, eta Katxonderstango Errepublikara etorri zaigu. Zertara? Ba, antza denez, kaka egitera. Izan ere, laster batean komunera joan zaigu, eta argazki hau bidali digu. Oierrek esan digunez, Kakitten Project izeneko proiektu artistikoagatik egiten ditu halakoak.

Elkarrizketa guztia Oiartzun Irratiaren webgunean duzu entzungai. Egin klik hemen entzuteko edo jaisteko (mp3 formatuan).

Kakitten project: nola sortu zen?

Oierren proiektu artistiko gehienak gogoetaren ondorioak izan dira, baina Kakitten project alderantziz izan zen. Lehenengo egin egin zuen, eta gero etorri ziren gogoetak. Nola sortu zen azaldu digu Oierrek:




Kakitten project: azalpen artistikoa

Bat-bateko burutazioa izateaz harago, Oierrek asko hausnartu du proiektuaz, eta hori azaltzeko kontzeptu hau erabili ohi du: "Extimitate narzizista".

Intimitate handiko une batean gaur egungo extimitate narzisista kritikatzeko asmoz egindako autoerretratatutze ekintza, adikzioan bilakatzen da. Estokolmoko sindrome sortzaile hau pairatuz, duela hiru urtetik hona komunera egindako bixita guztietan bere burua komunean eserita argazkitatzeko beharra du sortzaileak. Iraungitze datarik gabeko ekintza hontan, argazki bakoitzak artistaren bizitzako momentu bat gartzelaratzen du.

[www.oiergil.com webgunetik] 

Kakitten project: zergatik ez beste gai bat?

Begien aurrean dugun errealitateak milaka gai lantzeko aukera ematen digu, baina zergatik aukeratu du Oierrek gai hau eta ez beste bat?



Kakitten project: komunik onenak

Oierrek, komunologo aditua izanik, argi du komunik onena etxekoa dela. Dena dela, bada beste bat ohorezko matrikula merezi duena...




Kakitten project: jendearen erreakzioak

Zer-nolako erreakzio izan ditu proiektuak? Zer dio jendeak pareta hau Oierrek bere buruari komunean ateratako argazkiez beteta ikusten dutenean




Zuri zer iradokitzen dizu? Nazkagarria dela, kiratsa dariola, umekeria dela... Oierrek horiei emandako erantzunez ere hitz egin digu.

Kakitten project: zergatik ez da ageri zakila?

Jende gehienak zakilarengatik galdetzen dio. Badira zakila ez erakusteagatik zentsura aplikatu izana ere leporatzen diotenak. Zer dio Oierrek zakila argazkietan ez agertzeari buruz?




Bestelako arte lanak

Gaztea izanagatik ere, Oierrek proiektu artistiko ugari egin ditu azken urteetan. Horietako asko bideo hauetan jasota daude, eta guk horiei buruz galdetu diegu elkarrizketan.

Hementxe ikusgai, irratiko elkarrizketaren osagarri: 













Hitz eta pitz jardun dugu ordu betez, nahiz eta jakin hitzak ez duela beti lortzen komunikazioa lortzeko tresna izatea

Zer esan nahi duen horrek? Erantzuna jakiteko, elkarrizketa entzun beharko duzu: egin klik hemen!


Agur eta umore, Oier! Ze marrazki polita utzi digun! Autoerretrato eta guzti!



Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 



Oier Gili buruzko informazio gehiago nahi baduzu, www.oiergil.com webgunera jo dezakezu. Bertan daude proiektu artistikoen bideoak, elkarrizketak.... Merezi du bertatik buelta bat ematea.


 
Gainerakoan, elkarrizketa hau gustuko izan baduzu, Oiartzun Irratiaren webgunean dituzu beste 42! Sartu hemen, eta aukeratu gustukoena!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina