Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2017/03/09

Aiora Mujika: "Sare sozialetan ez dut esaten ezer 10.000 lagunen aurrean esango ez nukeenik"



Aiora Mujika Katxonderstango Errepublikara etorri zaigu. Aiora komunikazio arloan dabil, langabezian geratzeko zorian dago, eta aspalditik probatxoak egiten dabil Twitterren, Instagramen, Youtuben... Aiora anoetarra da, baina ez diogu Anoetako hiri kondaira kontatu... 

Elkarrizketa guztia Oiartzun Irratiaren webgunean duzu entzungai. Egin klik hemen entzuteko edo jaisteko (mp3 formatuan).

Twitterren-eta aritzeko aholkua

Aspalditik txiolaria da Aiora (@probatxoa), eta probak eta probak egitearen ondorioz, kontuan hartu beharreko aholku hau eman digu:

 
Youtuber? Zer da hori?

70 urteko amona bati "Youtuber" zer den azaldu behar izan dio (Ez dakigu behar bezala ulertu duen), eta esaldi borobil honekin bukatu du sare sozialei eta teknologia berriei buruzko azalpena:



"Eskerrik"

Aiora sutu egiten da norbaitek "eskerrik" esaten dionean. Baina zergatik esaten dute hori? Badago esperantzarik horrelako jendearekin?

Eta "Mertzi" esaten dutenak, zer? Haiekin ere zerbait egin beharko genuke, ezta? Bada loturarik "Eskerrik" eta "Mertzi" esaten dutenen artean?

 
Ertzain oldarkorra

81.000 ikustaldi baino gehiago, 600 iruzkin inguru, Espainiako estatuan egun jakin batzuetan gehien ikusi den bideoetako... Zoritxarrez, Aioraren bideo honetako protagonista ez da Aiora izan, ertzain bat baizik. 

Ez duzula oraindik ikusi? Ba, bakarrenetakoa izango zara...


 

Ultrasur taldea Korrikan?

Aiora Korrikaren fan amorratua da: Euskaldun ugari bezala, hunkitu egiten jakitean egun horietan une oro norbait euskararen alde korrika egiten dabilela.

Euskara denona eta denentzat denez, Aiorak begi onez hartuko zuen albiste hau, ezta?




Tuiki-tuikia

Elkarrizketak tentsio handiko uneak ere izan ditu. Izan ere, aspaldiko "lagun" bat sartu zaigu zuzenean: Patxi Martinez de Lizeaga jauna. 

Egia ote da Aioraren bideoetan katuzalekeriaren aldeko mezu ezkutuak daudela?

"Tuiki-tuikiak" ikaragarrizko tentsioa sortu du. Entzun, entzun:



Bestelako kontuak ere izan ditugu: Supertxope youtuber arrakastatsuak Aiorari emandako gomendioak, euskaldun batzuen garbizaletasunaz, sare sozialetan aritzeko irizpideak...   

Saio guztietan ikasten da zerbait. Gaurkoan, besteak beste, heterokromia zer den ikasi dugu.

"Heterokromia begiradan eta kulturan". Zer esan nahi duen horrek? Erantzuna jakiteko, elkarrizketa entzun beharko duzu: egin klik hemen!


Agur eta umore, Aiora! Segi probatxoak egiten!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 



Aiora Mujikak kanala du Youtuben. Egin klik hemen, eta Aioraren bideoak izango dituzu ikusgai.

Gainerakoan, elkarrizketa hau gustuko izan baduzu, Oiartzun Irratiaren webgunean dituzu beste 41! Sartu hemen, eta aukeratu gustukoena!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina