Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2017/02/02

Itziar Alduntzin: "Irratia antzerki hutsa da"



Katxonderstanera irratigintzan urte askotako eskarmentua duen pertsona bat iritsi zaigu: Itziar Alduntzin. Beraz, gaurkoan metairratigintza egin dugu: irratia hizpide duen irrati saioa.

Elkarrizketa guztia Oiartzun Irratiaren webgunean duzu entzungai. Egin klik hemen entzuteko edo jaisteko.

Leitza 

Hasteko, Leitzako izaki bizidun ezagunenen birpasa egin dugu, eta ondorioztatu dugu ezagunena ez dela Iñaki Perurena edo Abel Barriola izan, baizik eta Cooper. Baina nor izan zen Coooper? Gary Cooper?

Gezurrak

Gezurrak esan behar al dira irratian? Zenbait egoeratan, zergatik ez esan gezurrak? Azken batean, irratia antzerki hutsa da, edo, behintzat, hala dio Itziarrek.



 
Harremanak entzuleekin

Itziarrek entzuleekin sortzen diren harremanez ere hitz egin digu. Sare sozialek ekarritako aldaketak ere izan ditu hizpide. Eta nola aldatu diren gauzak, kamarada! Irratian hasi zen garaian, telefono kabinak sare soziala ziren! 

Gero, Facebook, Twitter eta abarrak iritsi ziren, eta Facebooken "Itziarrekin parrandan atera nahi dut" talde sortu zen. Talde horren sortzaile batek deitu digu telefonoz...




Ahots sentsuala  

Irratian ahotsak duen garrantziaz ere hitz egin dugu, eta galdera hau egin dugu: matxista al da esatea gizonezko esatariek ahots sarkorra eta emakumezkoek ahots sentsuala izan behar dutela?

Halako batean, ahots sentsuala zuen emakume batek deitu digu telefonoz, eta... 




Saioaren bukaeran, tentsioak gora egin du. Izan ere, ze abesti aukeratu behar genuen irratian abestiak jarri eta jarri urte pila batean aritu den pertsona batentzat. Ba, hauxe aukeratu dugu:




Zergatik aukeratu dugun hori? 

Erantzuna jakiteko, elkarrizketa entzun beharko duzu: egin klik hemen!



Agur eta umore, Itziar!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 



Katxonderstanen ez dugu harresirik jarri. Horregatik 40tik gora lagun sartu zaizkigu orain arte. Sartu Oiartzun Irratiaren webgunean, eta egin klik hemen nor sartu zaigun ikusteko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina