Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/12/15

Xabier Etxaniz Rojo: "Idazle izatea jainko txiki bat izatea bezalakoa da, eta AEK-ko irakaslea izatea ere bai"




Katxonderstanen bisita jainkotiarra izan dugu: Xabier Etxaniz Rojo idazlea eta AEK-ko iraskalea izan dugu, eta elkarrizketa oso Oiartzun Irratiaren webgunean duzu, hementxe bertan. 

Baina zergatik izan da bisita jainkotiarra?

"Waterloon galdutakoak" argitaratu berri du Xabierrek, eta bertan idatzita utzi du AEK-ko irakaslea Jainkoaren pareko izakia dela...




Idazlea izatea ere jainko izatearen pare dago, Xabierrek esan digunez. Izan ere, gauza asko egin ditzakezu inpunitate osoz...





Goiko argazkian ikusten denez, Xabier "Waterloon galdutakoak" eleberriari buruz hitz egitera etorri zaigu. Orain arte kritika onak izan ditu liburuak, baina Alazne Etxeberriak (@ealazne) badu kexa bat.




 
Liburuaren hari nagusia Bakarneren egoera da: iktusa izan du, eta euskara ulertzeko eta hitz egiteko gaitasun oro galdu du.




Nolanahi ere, Bakarneren iktusarekin lotutako kontakizunaz gain, AEKrekin, euskalduntzearekin eta euskararekin lotutako hamaika hausnarketa ere badira liburuan. Esate baterako euskara ohe-hizkuntzatzat hartzea. 




Mirari Martiarenak (@MiraririMirari) eta biok pasarte horri buruzko argibideak eskatu dizkiogu Xabierri, eta hau erantzun digu:





Beste kontu batzuk ere izan ditugu: Slow mugimenduak Korrikari boikota egiteko deialdia, ironia erabiltzeko jolasa, futbologiari buruzko azalpenak, Lizarrustihistango gorabeherak, ITV izatearen abantailak (Irunés de Toda la Vida), Oiartzun Irratiko elkarrizketa Arantxa Iturbek Euskadi Irratian egindakoa baino hobea izan den...

Baina, horretarako, elkarrizketa entzun beharko duzu: egin klik hemen!

 


Agur eta umore, Xabier!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 
Xabierri egindakoa 40. elkarrizketa da! Orain arteko guzti-guztiak Oiartzun Irratiaren webgunean dituzue entzungai. Bistaratu nahi badituzu, sakatu hemen.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina