Katxonderstango Errepublikara Mirri pailazoa, Piter showmana eta Jose Inazio txistularia etorri zaizkigu, hirurak gorputz bakar batean.
Elkarrizketa osoa entzuteko edo jaisteko (mp3n), egin klik hemen.
Pailazo ibili zen garaiko pasadizo gazi-gozo batzuk gogoratu ondoren, ETBko saio gogoangarri bati buruz jardun dugu nagusiki: "Funtzioa" (ETBn emititu zuten 1989-1991 bitartean).
"Funtzioari" buruz hitz egitea ez da erabaki samurra izan, Oiartzun Irratiak eta Piterrek berak mehatxu larriak jaso dituztelako, baina guk beldurrari aurre egin diogu. Ausardiaren ausardiaz, mehatxu mezua ere jarri dugu irratian:
Ez zen hori soka luzea ekarri zuen Funtzioko esketx bakarra. Abertzale Txapelketarenak ere hautsak harrotu zituen:
Ikusi nahi dituzue Funtzioko beste esketx batzuk? Hona hemen gaurko elkarrizketan hizpide izan ditugun esketxak:
Herri galdeketa: monarkia edo errepublika?
Euskal Herria estatu bihurtuz gero, zer nahiago duzue, monarkia edo errepublika? Herri galdeketa xelebre honetan monarkiaren aldekoak gehiago izan ziren...
Joseba Arregi eta euskal albondiga
Joseba Arregi kultura sailburua telebistara joan zen Euskal Albondigaren inaugurazio ekitaldira, eta bat-batean manifestazio bat sortu zen...
Marino Lejarretaren omenezko kantua
Marino Lejarreta oso jatorra da, baina ezin dugu esan pertsona oso-oso adierazkorra denik... Ez, behintzat, egoera xelebre honetan...
Max eta Zut
Max eta Zut estralurtar euskaldunak dira, eta ñir-ñir egiteari buruzko ikerketan ibiltzen dira. Zer den ñir-ñir egitea? Ikusi, ikusi...
Teo eta Txarles
Dena dakite. Den-dena. Eta zuek ez. Horregatik kontatzen dizuete dakitena. Adibidez, bazenekiten txapelak ez duela euskal jatorririk?
Otsoa eta Txanogorritxo
Piterrek esan digu Emilio Aragónek esketx hau kopiatu ziela Xabier eta Piterri. Eta beste asko ere bai, antza denez. Orain nork kopiatzen dio nori?
ESAko Garbiñe eta Zuriñe
Euskadiren Salbaziorako Armadak bi kide ezagun zituen: Garbiñe eta Zuriñe. "Diskrezioa!" da euren lelo nagusia.
"Funtzioa" nola eta nork akabatu zuten jakiteko, elkarrizketa entzun beharko duzu.
Elkarrizketa osoa entzun nahi baduzu, sakatu hemen.
Agur eta umore, Piter!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
Piterri egindakoa 37. elkarrizketa da! Orain arteko guzti-guztiak Oiartzun Irratiaren webgunean dituzue entzungai. Bistaratu nahi badituzu, sakatu hemen.
OHARRA: Youtuben "Funtzioa show" izeneko kanala dago, eta bideo ugari dituzue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat