Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/11/03

Leire Palacios: "Ez dakit gezurrik esaten, eta hori putada handia da"



Katxonderstango Errepublikan egiaz eta gezurraz harago aritzeko aukera eman diogu Leire Palacios komunikatzaileari, eta Leirek erantzun digu ez dakiela gezurrik esaten. Eta putada handia omen da, bere ustetan!

Elkarrizketa osoa entzuteko edo jaisteko (mp3n), egin klik hemen.

Orduan, egia ote da elkarrizketan esan digun guztia? 

Egia ote da Bittor Aiape aurkitzeko asmoa duela?

Bat-batean ezezagun batek guasapa bidali digu, eta Leirek berehala asmatu du mezua nork bidalia zen.  Entzuteko, sakatu botoi gorrian.




Egia ote da ETri sekulako beldurra diola?

Saioa hasi aurretik sobre bat utzi digute Leirerentzat. Agindua oso argia zen: Sobrea elkarrizketa hasitakoan eman behar genion. Honatx Leireren erreakzioa sobrea irekitakoan. Entzuteko, sakatu botoi gorrian.



Eta honatx sobrearen edukia:


 

Egia ote da gitarra jotzen "oso iaioa" dela?

Leireren musika irakaslea gurekin harremanetan jarri da, eta gitarra nola jotzen duen kontatu digu. Bueno, nola jo ez, nola kolpatu... 



Mahai gainean jarritako gai guztietatik hau izan da zailena. Leirek berak botatako txio bat da.

Zer erantzun ote du?

Elkarrizketan beste hamaika gauza ere izan ditugu hizpide: ETB, telezaborra, independentzia, kontrol soziala, kultura-kontrakultura, erresistentzia, #hitzmoloiak, katuak eta txakurrak... 

Barrez lehertzeko erantzunak, gogoeta sakonak egiteko erantzunak... Denetarik izan dugu!

Elkarrizketa entzuteko, egin klik hemen.



Agur eta umore, Leire!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 

Leireri egindakoa 36. elkarrizketa da! Orain arteko guzti-guztiak Oiartzun Irratiaren webgunean dituzue entzungai. Bistaratu nahi badituzu, sakatu hemen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina