Lehenengo aldiz langabezian dagoen pertsona bat iritsi zaigu Katxonderstango Errepublikara. Langabezian Onintza Enbeita? Paroan egon liteke, baina geldirik ez, behintzat: bertsolaria, diputatu ohia, kolaboratzailea hainbat hedabidetan...
Zertaz ez digu hitz egin Onintzak? Barruko arropez (kuleroak, tangak...), Madrilgo Kongresuaz, Eskoziaz, RocĂo Juradoz, titi handiak edukitzeaz...
Elkarrizketa osoa entzuteko edo jaisteko (mp3n), egin klik hemen.
Igerian jakin ez arren igerilekura bota du bere burua, eta entzuleek bidalitako galdera guztiei eman die erantzuna.
#yosoydejamonydefollar
Interneten garaian gauza harrigarriak gertatzen zaizkigu. Elkarrizketa hasi eta gutxira gaztelaniaz idatzitako mezu bat bidali digute... Almeriatik!
Jakingo al du inoiz Almeriako Diegok zenbat barre egin dugun pasadizoaren kontura?
"Oninticia", "Oninsa"...
Onintzaren izena hamaika modutan ahoskatu diote Madrilen diputatu izendatu zutenetik: "Oninticia", "Oninsa"...
Entzule batek konponbide hau proposatu dio Onintzari:
Kaixo aldizkaria
Onintza kazetaria da ikasketaz, eta kazetaritza zergatik ikasi zuen azaldu digu. Negozio handi baterako ideia eman digu...
Ba, Onintzak ez du igeri egiten jakingo, baina tranpolinetik behera jauzi egin, Katxonderstango igerilekuan murgildu eta bizirik atera zaigu!
Agur eta umore, Onintza!
Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.
Martin Kitto
Txiokatu Jarraitu @martin_kitto
Onintzari egindakoa 35. elkarrizketa da! Orain arteko guzti-guztiak Oiartzun Irratiaren webgunean dituzue entzungai. Bistaratu nahi badituzu, sakatu hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat