Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/10/07

Edu Lartzanguren: "Adierazpen askatasunaren muga? Hobe genuke zentsuraren mugaz hitz egitea"



Edu Lartzanguren Katxonderstango Errepublikara etorri zaigu. Edu Berriako kazetaria da, txiolari emakorra (@edulartzanguren), eta txirlen komiki arrakastatsuen egilea ere bada.

Elkarrizketa osoa entzuteko edo jaisteko (mp3n), egin klik hemen.

Kazetari ausarta da Edu: Berrian pikolo bat elkarrizketatu zuen. Egia esateko, ez dakigu zehazki pikolo, Piccolo edo zer. 

Sartu Berriaren albiste honetan edo/eta entzun ezazu zer azalpen eman zigun Eduk:



Eduk esan digu lerroburu motz eta deigarrien aldekoa dela. Baina hori ez al da arriskutsua? Hauxe erantzun digu Eduk:



Ez al du sortzen espektatiba faltsu bat irakurleengan? Berak hautatutako lerroburu hauek jarri dizkiogu mahai gainean. Zertaz ote dira lerroburu hauen azpiko artikuluak?







Nolanahi ere, elkarrizketaren unerik harrigarriena txirlak matxinatu direnekoa izan da. Nor diren txirlak? Ez al dakizu oraindik?
  


Zentsuraren harira, Eduk adierazpen askatasunaren mugaz hitz egin digu.





Eta ikusteko Edu ze jatorra den, begiratu ze marraztu dizuen! Orain ezingo duzue esan ez dakizuela Katxonderstan non dagoen.


Agur eta umore, Edu!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 

Eduri egindakoa saioko 34. elkarrizketa da! Orain arteko guzti-guztiak Oiartzun Irratian dituzue entzungai. Bistaratu nahi badituzu, sakatu hemen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina