Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/09/22

Oier Guillan Katxonderstanen: "Amestea ere gezurra esatea da"



Hasi dira bisitak Katxonderstango Errepublikan! Aspalditik itxita izan dugu muga, baina azkenean ireki ditugu ateak. Sartzen lehenengoa Oier Guillan sortzaile eta antzerkilaria izan da.  

Elkarrizketa osoa entzuteko edo jaisteko (mp3n), egin klik hemen.   

Ohikoa denez, egiaz eta gezurraz harago aritu gara. Oierrek adierazi digu amestea ere gezurra esatea dela. Nola?





Antzezlanetan (eta antzelanetatik at) pertsonaien maskara jartzea oso lagungarria egiak esateko:





Egiaz eta gezurrez harago ari ginenez, "Mr. Señora" liburuaren pasarte hau hartu dugu, eta ahalik eta zuku gehien ateratzen saiatu gara:




Ez, badakigu zer pentsatzen ari zaren, eta ez. Ez gara saiatu intelektualarena egiten. Juxtu kontrakoa: desintelektualizatzen saiatu gara. Entzun Oierren azalpena:




Desintelektualizazio ariketa praktiko bat ere egin dugu igogailuekin. Zergatik esaten diegu igogailu igotzeaz gain jaitsi ere egiten badira?




Dena dela, elkarrizketa guztian ez gara ibili desintelektualizatzen. Azken orduko albiste baten harira, jakin dugu Oier salatu egin dutela Laboaren abesti bati plagioa egiteagatik. Hauxe da pasarte gatazkatsua:



Eta hori gutxi balitz bezala, erdarazko egunkari salduenetik deitu digute zuzenean, eta sekulako kalapita sortu da: Egia da inor ez dela hiltzen bere eskela erdarazko egunkari salduenean argitaratzen den arte?

Bukatzeko, gogoeta bat: zer dela-eta kroketen aipu hau? Zerikusirik ba ote du honekin?


Agur eta umore, Oier!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 


Oierri egindakoa 3. denboraldiko lehen elkarrizketa da, baina aurretik beste asko egin ditugu. Zerrenda bistaratzeko, sakatu hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina