Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/09/01

1.127 entzunaldi izan ditu Txisteka-Mistekak bi hilabetean


Arrakasta handia ari da izaten Txisteka-Misteka: 1.127 entzunaldi/deskarga izan ditu, eta egunez egun kopurua handitzen ari da. Hedabide dezentetan ere eman dute horren berri: Sustatun, Zuzeun, Tolosaldeko Atarian...

Txisteka-Misteka 80ko hamarkadan argitaratutako lau kaseteren bilduma da (goiko argazkikoak). Kasete horietan Kike Amonarrizek, Joxe Ramon Galarragak eta Guillermo Segurolak euskaraz grabaturiko dozenaka txiste dituzue. Udararen hasieran, Interneten libre jarri genituen, jaitsi edo on line entzuteko moduan.

Txisteka-Mistekari buruz hitz egiteko eta 80ko hamarkadan txisteen bueltan sortutako ekimenei buruz hitz egiteko, Mirari Martiarenak eta biok Kike Amonarriz elkarrizketatu genuen.

Elkarrizketa bi modutan entzun dezakezue:

- Oiartzun Irratiaren webgunearen bidez entzuteko, sakatu hemen.

- Youtuben ikus-entzuteko, hementxe aukera:   






Eskerrik asko Zuzeuko lagun ikusezinei, Youtubera igotzeagatik!

Gainerakoan, hauexek dituzue kaseteak banan-bana:

  
1986an, Kike Amonarriz eta Joxe Ramon Galarraga jendaurrean jarri eta txisteak kontatu eta grabatu zituzten. Barre algarak publikoarenak dira!





 
Bat nahikoa ez eta bigarren kasetea ere argitaratu zuten lehenengoarekin batera. Lehenengoaren ildo berekoa:







Txisteka-Mistekaren lehenengo bi kaseteen arrakastaren ondoren, 1987an hirugarrena atera zuten Kikek eta Joxerramonek. 






 
1989an, hirugarren kide bat iritsi zen Txisteka-Mistekaren familiara: Gillermo Segurola. Laugarren kasetea azkena izan zen. 




Twitterren #TxistekaMisteka30urte traola ari gara erabiltzen, txisteen zabalkundea egiteko.

Eman ta zabal itzazue euskarazko txisteak!

Martin Kitto









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina