Xanistebanetako Urtekaria gauza handia da Oiartzunen: urtean herrian gertatutakoak biltzen ditu, eta festen aurretik argitaratu ohi da. Aurten Urtekarian parte hartzeko ohorea izan dut, eta oiartzuarrek Twitterren zabaldutako kontutxo batzuk izan ditut hizpide.
Goian duzue artikuluaren argazkia, eta hurrengo lerroetan edukia.
*****************************************
Beñat
Sarasola olerkariak esan berri du Twitter denbora galarazteko makina nahiko
perfektua dela. Segur aski, oiartzuarrek ez dute denbora askorik izango
galtzeko, eta horregatik ez dabil oiartzuar asko Twitterren. Baina batzuk
badabiltza, eta urtekari honetan tokia ere merezi dute. Lerro hauetan
Oiartzunekin edo/eta oiartzuarrekin lotutako pasadizo batzuk bildu ditut.
Agian, amua bota eta oiartzuarren bat arrantzatuko dut Twitterrerako...
Dudarik gabe, azken hilabeteetako nobedade handiena Oiartzuar Postureoa (@Oiartzuarpostur) sortu izana da. Norbaitek, eta oraindik ez dakigu nork, “oiartzuarkeriak” biltzeko asmoa adierazi zuen oiartzueraz emandako hitz hauekin:
Zoritxarrez, azken hilabeteetan ez du
mezurik zabaldu, baina harribitxi hauek behintzat utzi dizkigu, besteak beste:
Oiartzuarrak gaztelaniaz hizketan
Gainerakoan, oiartzuarren eta oiartzuarrak ez direnen artean arrakasta handia izan du oiartzuarrek gaztelaniaz hitz egitean egiten dituzten akatsak. Askoz okerragoak egiten dituzte erdaldunak euskaraz hitz egitean, baina tira! Twitterren arrakasta izan dutenak oiartzuarren hauek dira:
JAU!
Nolanahi ere, pasadizo barregarrien artean arrakastatsuena Alazne Txuriok (@txurio) txiokatutako hau da:
#kefumepa
Twitterren, arrakastaren termometroetako bat traola baten erabilera da. Oiartzun Irratiarenbidez #kefumepa traola zabaldu genuen, eskualdeko gazte jendeak erabiltzen dituzten “euskañolezko” espresio batzuen berri emateko. Espresio edo dena delako hauek Ane Badiolak jaso zituen, eta Oiartzun Irratiko Ongi EtorriKatxonderstanera irratsaioaren bidez zabaldu genituen, Leire Narbaizari egindako elkarrizketan.
Hona hemen batzuk:
- “Kefumepa!”: “¡Qué fuerte me parece!” espresioaren laburpena. Ikasle euskaldun batzuek “Zefumepa!” erabiltzen dute, “Kefumepa!” baino euskaldunagoa delakoan.
- “Too”: Oso. Adibidez, “too txungo” “oso txungoa” da, eta “too zaila” “oso zaila” da.
- “A lo”: Garai bateko “en plan” espresioaren parekoa. Ez du itzulpen argirik. Esaldien hasieran erabiltzen da: “A lo juten zeala Ikastolara”, “A lo presa sartzen dizutela”... “Rollo” ere erabili ohi dute: “Rollo juten zeala Ikastolara”, “Rollo presa sartzen dizutela”...
Pasadizo hauen bidez edo bestela Twitterren sartzeko gogoa sartu bazaizu eta bertan dabiltzan oiartzuarrak zein diren jakin nahi baduzu, nik bakar batzuk bildu ditut hemen. Ez daude guztiak, jakina! Besteak beste, zu falta zara!
Alazne @txurio. Oiartzun.
Mariano Arratoi @zanpakaminos. Sare sozialek informatzeko balio dezakete. IRAULTZA KALEAN EGITEN DA!
Mirari Martiarena @MiraririMirari. Oiartzun Irratiko saltsera.
Alazne Etxeberria @ealazne. Kaixo!
Ainara Lasa @ainariss. Hari naizela, hari naizela...
Iban Hernandez @piban. Oiartzuneko oñatiarra. Ziklo olinpiko osoa daramat Twitterren.
Julen Idarreta @julenidarreta. Jaurlaritzarik gabeko Lehendakaria.
Mikel Gartzia @mikelsgartzia. LHko irakaslea; @alaibedi ere egiten.
Beñat Badiola @Benat_Badiola.
Azmarrin Oiartzun @azmarrinO.
Nora Barroso @axala_n. Pasioz sortzen ditugu ideiak, irudimenez biluztu, eta mimoz gauzatu...
Horiek eta beste asko zure zain gaude Twitterren. Noz torriko za?
Martin Kitto
15 urte ta geo, Mamut ta Pryca esaten jarraitzia— Oiartzuar postureua (@Oiartzuarpostur) 2016(e)ko urtarrilak 8
Urte osuan ikusten tzun bertso saio bakarra Etxerat-ekua izatia— Oiartzuar postureua (@Oiartzuarpostur) 2016(e)ko urtarrilak 3
2 larunbatetik behin, azoka dela ta, Xabi "todopelo"-n adar soinua entzutia— Oiartzuar postureua (@Oiartzuarpostur) 2016(e)ko urtarrilak 2
Amaxkar erekiya donin, gaua osua bertan pastia— Oiartzuar postureua (@Oiartzuarpostur) 2016(e)ko urtarrilak 1
Oiartzunen ONGI esan ber da!— Oiartzuar postureua (@Oiartzuarpostur) 2015(e)ko abenduak 29
Zure kuadrila erdiya Olalde-ko etxe berritan bizitzia— Oiartzuar postureua (@Oiartzuarpostur) 2015(e)ko abenduak 28
-Oiartzundarra zara?— Oiartzuar postureua (@Oiartzuarpostur) 2015(e)ko abenduak 27
-OIARTZUARRA ESATEN DA!
San Esteban egunin Xanistebanetan biño egualdi hobio ittia— Oiartzuar postureua (@Oiartzuarpostur) 2015(e)ko abenduak 26
Gabonetan abestea atea ta "Olentzero abertzale, fun, fun, fun" eotia repertoyun— Oiartzuar postureua (@Oiartzuarpostur) 2015(e)ko abenduak 25
Oiartzuarrak gaztelaniaz hizketan
Gainerakoan, oiartzuarren eta oiartzuarrak ez direnen artean arrakasta handia izan du oiartzuarrek gaztelaniaz hitz egitean egiten dituzten akatsak. Askoz okerragoak egiten dituzte erdaldunak euskaraz hitz egitean, baina tira! Twitterren arrakasta izan dutenak oiartzuarren hauek dira:
(Kafetegian, eskatu aurretik)— Joxe Mielxit (@mikeliriarte) 2016(e)ko martxoak
- Zuk ze nahizu?
- Kafesnea
- Ai, nola esatea kafesnia gazteleraz? #gertatzenAriDa#oiartzuarrakKapitalian
@mikeliriarte @martin_kitto kafesnia ez dakit, biño hutsa, un cafe vacio esaten zaio! #euskarazhobeto— Aitzol P (@Bakardadetik) 2016(e)ko martxoak 5
Joan omen da oiartzuar bat tabernara eta hau eskatu du: "Un café vacío con gel".— Martin Kitto #Zutik (@martin_kitto) 2015(e)ko abenduak 29
Pasadizoa via @julenidarreta#Nirikostaeginzaitulertzea
— Martin Kitto #Zutik (@martin_kitto) 2015(e)ko abenduak 30
JAU!
Nolanahi ere, pasadizo barregarrien artean arrakastatsuena Alazne Txuriok (@txurio) txiokatutako hau da:
Twitterren, arrakastaren termometroetako bat traola baten erabilera da. Oiartzun Irratiarenbidez #kefumepa traola zabaldu genuen, eskualdeko gazte jendeak erabiltzen dituzten “euskañolezko” espresio batzuen berri emateko. Espresio edo dena delako hauek Ane Badiolak jaso zituen, eta Oiartzun Irratiko Ongi EtorriKatxonderstanera irratsaioaren bidez zabaldu genituen, Leire Narbaizari egindako elkarrizketan.
Hona hemen batzuk:
- “Amoté!”: “Venga, hombre”
edo antzeko zerbait esan nahi omen du. Jatorrian “Bai, motel” izan zitekeen,
baina gaur egun “amoté” berdin-berdin erabiltzen da mutilekin edo neskekin.
- “Terminatu”: Bukatu, gaztelaniazko "terminar" aditzaren parekoa. Modu berean sortzen dira beste aditz hauek: dormitu, meatu, aprenditu, bestitu...
- “Nipa”: "Ni de palo"espresioaren laburdura. "Ezta pentsatu ere!" esan nahi du.
- “Terminatu”: Bukatu, gaztelaniazko "terminar" aditzaren parekoa. Modu berean sortzen dira beste aditz hauek: dormitu, meatu, aprenditu, bestitu...
- “Nipa”: "Ni de palo"espresioaren laburdura. "Ezta pentsatu ere!" esan nahi du.
- “Kefumepa!”: “¡Qué fuerte me parece!” espresioaren laburpena. Ikasle euskaldun batzuek “Zefumepa!” erabiltzen dute, “Kefumepa!” baino euskaldunagoa delakoan.
- “Too”: Oso. Adibidez, “too txungo” “oso txungoa” da, eta “too zaila” “oso zaila” da.
- “A lo”: Garai bateko “en plan” espresioaren parekoa. Ez du itzulpen argirik. Esaldien hasieran erabiltzen da: “A lo juten zeala Ikastolara”, “A lo presa sartzen dizutela”... “Rollo” ere erabili ohi dute: “Rollo juten zeala Ikastolara”, “Rollo presa sartzen dizutela”...
Pasadizo hauen bidez edo bestela Twitterren sartzeko gogoa sartu bazaizu eta bertan dabiltzan oiartzuarrak zein diren jakin nahi baduzu, nik bakar batzuk bildu ditut hemen. Ez daude guztiak, jakina! Besteak beste, zu falta zara!
Alazne @txurio. Oiartzun.
Mariano Arratoi @zanpakaminos. Sare sozialek informatzeko balio dezakete. IRAULTZA KALEAN EGITEN DA!
Mirari Martiarena @MiraririMirari. Oiartzun Irratiko saltsera.
Alazne Etxeberria @ealazne. Kaixo!
Ainara Lasa @ainariss. Hari naizela, hari naizela...
Iban Hernandez @piban. Oiartzuneko oñatiarra. Ziklo olinpiko osoa daramat Twitterren.
Julen Idarreta @julenidarreta. Jaurlaritzarik gabeko Lehendakaria.
Mikel Gartzia @mikelsgartzia. LHko irakaslea; @alaibedi ere egiten.
Beñat Badiola @Benat_Badiola.
Azmarrin Oiartzun @azmarrinO.
Nora Barroso @axala_n. Pasioz sortzen ditugu ideiak, irudimenez biluztu, eta mimoz gauzatu...
Nagore Vega @muxkilla. Isiltzen banaiz ez da hitzik ez dudalako...
Oiartzun Irratia @OiartzunIrratia.
Oiartzuarrak ga @oiartzuarrakga.
Aitzol P. xumy @Bakardadetik. Hil arte bizi!!
Oiartzun Irratia @OiartzunIrratia.
Oiartzuarrak ga @oiartzuarrakga.
Aitzol P. xumy @Bakardadetik. Hil arte bizi!!
Horiek eta beste asko zure zain gaude Twitterren. Noz torriko za?
Martin Kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat