Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/06/27

Txisteka-Misteka libre eta doan denontzat. Euskarazko txisteak entzungai!


1986an, Euskal Herriko gasolindegietako kasete saltokietara begiratu eta ttak! Euskarazko txiste kasete batzuk zeuden salgai! 

Txisteka-Misteka zuten izena, eta dozenaka euskarazko txiste zituzten. Euskarazko lehenengo txiste kaseteak izan ziren. Guztira, lau argitaratu zituzten. Orain Interneten libre jarri ditugu, jaitsi edo on line entzuteko moduan.

Txisteka-Mistekari buruz hitz egiteko eta 80ko hamarkadan euskarazko txisteen bueltan sortutako ekimenei buruz hitz egiteko, Kike Amonarriz elkarrizketatu dugu.

Txiste afariak, Txisteka-Miskeka kaseteen grabazioak, txiste lehiaketak, Txiskola, euskarazko umorea... Horiek guztiak eta gehiago izan ditugu hizpide Kikerekin, eta Joxe Ramon Galarraga (Txisteka-Mistekako beste txiste kontalaria) eta Jexux Peñagarinako ere izan ditugu gurean. Elkarrizketa Oiartzun Irratiaren webgunean duzue. Entzuteko, sakatu hemen.

Gainerakoan, hementxe duzue Txisteka-Mistekako lau kaseteak entzun edo jaisteko aukera:

  
1986an, Kike Amonarriz eta Joxe Ramon Galarraga jendaurrean jarri eta txisteak kontatu eta grabatu zituzten. Barre algarak publikoarenak dira!





 
Bat nahikoa ez eta bigarren kasetea ere argitaratu zuten lehenengoarekin batera. Lehenengoaren ildo berekoa:







Txisteka-Mistekaren lehenengo bi kaseteen arrakastaren ondoren, 1987an hirugarrena atera zuten Kikek eta Joxerramonek. 






 
1989an, hirugarren kide bat iritsi zen Txisteka-Mistekaren familiara: Gillermo Segurola. Laugarren kasetea azkena izan zen. 




Twitterren #TxistekaMisteka30urte traola ari gara erabiltzen, txisteen zabalkundea egiteko.

Eman ta zabal itzazue euskarazko txisteak!

Martin Kitto



1 iruzkin: