Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/06/08

Deialdiak egingo dituztela jendea esertzeko eta etzateko? #jesusmariatajosehauposiblealda


Azken hilabeteetan, matxino usaina darie plazei: Nuit Debout, Gipuzkoa Zutik... Eta Lapurdin, zer? Bada, han ere egin dute deialdia, baina... Zutitzeko al da? Ez du ematen... 

Hona hemen manifestuaren hasiera: "Nazkatuta gaude zutitzeko deialdiez! Zergatik jarri behar dugu zutik? Gaizki bizi garelako? Hemen fenomeno bizi gara! [...] Ondo bizi gara! Eta hori borrokatzera deitzen digute?".

Izan ere, deialdia zutitu beharrean esertzeko da, mobilizatzeko beharrean ez mobilizatzeko da. Mundua aldatzeko ez, mundua bere horretan uzteko da. 

Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan deialdi xelebrea egin duen "desekintzailearekin" hitz egin dugu, eta udako asmoen berri eman digu. Hego nahiz Ipar Euskal Herriko "desekintzaileak" elkartu nahi ditu! 

Hona hemen harekin hitz egindakoak: 



Egiaz edo gezurraz harago, euskaldun aktibistak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


 
Martin Kitto


"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.

OHARRA: Argazkia "Live The Artsy" webgunetik ekarri dut. 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina