Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/05/12

Jon Basaguren: "Musika ez da puntxi-puntxi-puntxi eta dantzatzeko bakarrik"


Jon Basaguren Izaki Gardenak musika taldeko ordezkaria Katxonderstango Errepublikara etorri zaigu, eta musika nola ulertzen duen azaldu digu: "Musika ez da puntxi-puntxi-puntxi eta dantzatzeko bakarrik, sentimenduak adierazteko modu bat ere bada".

Elkarrizketa osoa entzuteko edo jaisteko (mp3n), egin klik hemen.

Elkarrizketaren hasieran, Jonen iraganeko kontuak izan ditugu hizpide: John Dalton, Akatu... Eta, halako batean, azken orduko albiste bati esker jakin dugu Johnny eta Joseph Eurovisionen izango ditugula, Euskal Herriaren izenean parte hartzen!




Elkarrizketaren zatirik handiena Izaki Gardenak musika taldeak eta "Aurri Gara" diskoak hartu dute. Zer dute horren aurka Ipar Euskal Herriko musikazale batzuek? Entzun, entzun:




Hortik aurrera, Izaki Gardenak taldearen abestiez aritu gara, eta oso kontu intimoez ere galdetu diogu Joni:



Elkarrizketa osoa entzuteko (mp3n), sakatu hemenIzaki Gardenak taldearen jarraitzaleek gozatuko duzue! Jonek bi abesti jo dizkigu estudioan!  

Agur eta umore, Jon!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 


Denboraldi honetan, beste hauek ere elkarrizketatu ditugu (sakatu izenaren gainean).

- Josebe Iturriotz
- Mikel eta Iñaki Artola
- Odei Barroso
- Santi Leoné
- Uxoa Anduaga
- Iraitz Salegi eta Eneritz Arzallus 
- Josu Lezameta
- Leire Narbaiza
- Ines Osinaga
- Lutxo Egia
- Oihana Etxebarrieta 
- Nadeth Agirre
- Gaizka Aranguren

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina