Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/05/18

Ezin dela ETB ikusi Nafarroa Garaian? Kontrabandoa da bide bakarra!



"Ruperrek" hedabideen bidez jakin du Espainiako Gobernuaren aginduz Euskal Telebista ezin izango dela ikusi Nafarroa Garaian. Hasiera batean, hau pentsatu zuen "Ruperrek": "Ba, tira, politikariek egingo dute zerbait, eta konponduko dute kontu hau".

Baina berehala konturatu zen euskaldunok zerbait egin behar genuela. Zer? Horri bueltaka ari zela, aitona kontrabandista etorri zitzaion gogora.

Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan "Ruperrekin" hitz egin dugu, eta zertan dabilen kontatu digu. Nafarroa Garaiko herri batzuetan ETBko saioak ikustea lortu du, behintzat!

Hona hemen "Ruperrek" esandakoak:


   
Egiaz edo gezurraz harago, euskaldun aktibistak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


 
Martin Kitto


"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.

OHARRA: Goiko argazkian "Ruper" ikus dezakezu galtza barrenetan ETBren txoritxoak daramatzala. Marrazkia albiste honi lotuta argitaratu zen. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina