Batzuetan, Twitterriko informazio-saltsa honetan txio batek sekulako zabalkundea izaten du. Horixe bera gertatu zait duela aste batzuk txio honekin:
Bokata K-rekin + Ingelesezko hitz bat + liburuxka osoa gaztelania hutsez = Kosmopolita. #kosmopaletoak pic.twitter.com/rH8crVHA9O— Martin Kitto (@martin_kitto) 2016(e)ko apirilak 23
"Atsegin dut" horien artean, atentzioa eman zidan Kelerrenak. Kelerrek "atsegin dut" eman diola txio horri? Horren harira, barre pixka bat ere egin genuen Ander Gortazarrek eta biok.
@derzu_uzala Kar, kar, kar! @kelerrek atsegin du zure txioa! Ez dira ezertaz enteratzen! pic.twitter.com/J47FvVLmmp— Martin Kitto (@martin_kitto) 2016(e)ko apirilak 23
Egun pare baten bueltan, Kelerren erantzuna. Espero zitekeenaren estilokoa:
Orduan, akordatu nintzen lagun batek Kelerren kanpaina bati kexa jarri ziola 2009an, eta nonbait gordeta nuela kanpaina haren kartela. Buala!
@keler 2009an iragarki honengatik kexa berdintsua jaso zenuten. Ez duzue denborarik izan "gauzak hobeto egiteko"? pic.twitter.com/sEYYt81Ane— Martin Kitto (@martin_kitto) 2016(e)ko apirilak 25
Hori txiokatu bezain laster, Kelerren erantzuna desagertu egin zen, eta azalpena eskatu nienean elkarrizketa hau izan genuen:
@keler Ba, nik uste dut atzean euskaldunak batertzen dituen "ideologia kosmopolita" dagoela, baina tira! Zuzenduko duzuelakoan, ondo segi!— Martin Kitto (@martin_kitto) 2016(e)ko apirilak 25
Ez da nire asmoa marka jakin batek egiten duena salatzea edo batere eraginkorrak ez diren boikotak egiteko deia egitea, baina uste dut eztabaidaren azken esaldi horietan dagoela arazoaren muina: Kelerrekoentzat ez dago ezer kanpaina horren atzean. Niretzat, asko dago: euskaldunak baztertzen dituen ideologia kosmopolita.
Eta hortxe dago gakoa. Izan ere, duela 80 amama Paleolitoan geunden, eta 80 biloba geroago Kosmopaletismoan. Eta hori ez da Kelerren kontua bakarrik.
Martin Kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat