Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/05/04

AZKEN ZAUNKAKOA! Atxiloketak Ipar Euskal Herrian? #jesusmariatajosehauposiblealda

Atxiloketak Ipar Euskal Herrian! Bederatzi lagun atxilotu dituzte Ipar Euskal Herriko hiru herritan. Informazio iturri batzuen arabera, polizia operazioa zenbait gunetan jarritako panel edo seinaleek eragin dute, baina atxilotuen artean ez dago militantzia politiko jakinik duen pertsonarik.

"Hitz eta Putz" irratsaioan jakin dugunez, atxiloketek honelako panelekin dute zerikusia:





Atxilotuen abokatuak tarte labur batean eman dizkigu azalpenak, eta Baionako supefekturak ere izan du zer esana. 

Saioa entzuteko aukera duzu hemen, jaisteko (download) edo bertatik entzuteko (play). Zazpi minutu baino ez dira:



Egiaz edo gezurraz harago, atxiloketen motibazioak daude.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto

"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina