Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/04/14

Sekreturik handienak ere atera dizkiegu artolatarrei


Mikel Artola eta Iñaki Artola Katxonderstanera etorri zaizkigu, eta poliziarik eraginkorrenek ere aterako ez lizkieketen kontuak atera dizkiegu. Sekreturik gabe utzi ditugu! Hirugarren graduko elkarrizketa osoa entzuteko edo jaisteko, egin klik hemen.

Politika, txikitako kontuak, etxeko ohiturak, euren arteko ezinikusiak... Den-dena atera diegu.

Bata bestearen larruan ere jarri ditugu.

Mikeli eskatu diogu Iñakiren tokian jartzeko eta adierazteko zer sentitu zuen Iñakik Esku huskako Lau T'erdiko Txapelketa irabaztean. Hau erantzun digu Mikelek: 



Alderantzizkoa ere egin dugu. Iñaki Mikelen tokian jarri dugu, eta galdetu diogu zer sentitu zuen Mikelek Gipuzkoako Bertso Txapelketako erdifinaletarako sailkatu zenean. Hauxe Iñakiren erantzuna:
 




Artolatarren ametsetan ere sartu gara.
   
2020ko manomanistako finalean sartu gara...





...baita 2021eko Euskal Herriko Bertsolaritza Txapelketa finalean ere...





Azkenean, zalantza bat geratu zaigu: Iñaki bertsolariagoa da Mikel baino, eta Mikel pilotariagoa Iñaki baino? Bizitzak bata bestearen tokian jarri al ditu?


 
Elkarrizketa osoa entzuteko, sakatu hemen.

Agur eta umore, artolatarrak!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 



Denboraldi honetan, beste hauek ere elkarrizketatu ditugu (sakatu izenaren gainean).


- Odei Barroso
- Santi Leoné
- Uxoa Anduaga
- Iraitz Salegi eta Eneritz Arzallus 
- Josu Lezameta
- Leire Narbaiza
- Ines Osinaga
- Lutxo Egia
- Oihana Etxebarrieta 
- Nadeth Agirre
- Gaizka Aranguren

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina