Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/04/28

Josebe Iturriotz armairutik atera dugu


Josebe Iturriotz armairutik atera dugu Katxonderstango Errepublikan: pertsonaia armairu barruan utzi dugu, eta pertsonarekin aritu gara solasean.

Elkarrizketa osoa entzuteko edo jaisteko (mp3n), egin klik hemen.

Hasteko, oso pasadizo barregarria kontatu digu Josebek. Vatikanoko komunetan gertatu zitzaion:



Elkarrizketa hankaz gora utzi digu azken orduko albiste honek. Ustelkeria Donostiako udal hauteskundeetan?


EFEKT Agentzia. 2016-04-28. 13:33

Hainbat hedabidek jakinarazi berri dute Donostiako udal hauteskundeetan iruzur handiak izan zirela, eta alderdi politiko nagusiek emaitzak aldatu zituztela. Benetako irabazleak ez ziren EAJkoak izan, ezta PSEkoak edo EHBildukoak ere.


Benetako irabazleak Plaz! Zerrendakoak izan ziren. 35.678 bozka lortu zituzten. Beraz, gehiengo absolutua. Eneko Goiak dagoeneko iragarri du alkatetza Plaz!-eko zerrendaburuari utziko diola. 


Plaz!-eko zerrendaburua Josebe izan zenez, Joseberi Donostiako alkate izango zela sinestarazi diogu (?). Horrek eman dion ausardiarekin, zuzen-zuzenean Iñigo Urkulluri deitu diogu. Zer esan ote diote elkarri EAEko Lehendakariak eta Donostiako alkate berriak? 

Entzun puskatxo hau:



Bestelako gai gehiago ere izan ditugu hizpide; besteak beste, Fermin Etxegoienek ETB1eko "Berandu baino lehen" saioan egindako elkarrizketa.

Dena dela, argi geratu zaigu Josebek nahiago duela Joxe Azurmendi:


 
Dena dela, horrekin baino harrituago geratu gara jakitean Josebek ze musika mota duen gustuko: #kizomba. Honatx Kizomba abesti bat:




Elkarrizketa osoa entzuteko (mp3n), sakatu hemen.

Agur eta umore, Josebe!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 


Denboraldi honetan, beste hauek ere elkarrizketatu ditugu (sakatu izenaren gainean).

- Mikel eta Iñaki Artola
- Odei Barroso
- Santi Leoné
- Uxoa Anduaga
- Iraitz Salegi eta Eneritz Arzallus 
- Josu Lezameta
- Leire Narbaiza
- Ines Osinaga
- Lutxo Egia
- Oihana Etxebarrieta 
- Nadeth Agirre
- Gaizka Aranguren

2 iruzkin:

  1. Ez dakit zer gertatu den iruzkinarekin, baina desagertu egin da. Benetan estimatzen ditut halako animoak. Eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu