Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/04/06

Euskarak eta uzupierak jatorri berbera dute?


Gauza jakina da aurkikunde handienetako batzuk kasualitate baten ondorio izaten direla. Bi ikasle euskalduni gertatutako kasualitatea izan al liteke euskararen jatorria zein den jakiteko giltzarria?

Gaxuxa Zudaire eta Zigor Irigarai Pauen bizi diren bi euskaldun dira, eta alokairua ordaintzeko pisukide berria behar zutenez, atzerriko ikasle batekin jarri dira harremanetan.

Halako batean, konturatu dira ikasleak ez dakiela euskaraz baina euskaraz ulertzen duela. Are gehiago, euskaldunak atzerritarraren hizkuntza ere ulertu dute

Ikasle atzerritarra Uzupisko Errepublikakoa da, eta 100 hiztun eskas dituen hizkuntza batean mintzo da: uzupiera. Wikipedian duzue informazio gehiago, gaztelaniaz. Ikusteko, sakatu hemen.

"Hitz eta Putz" irratsaioan hiru protagonistak izan ditugu, eta konprobatu dugu bi hizkuntzak desberdinak direla, baina badituztela antzekotasunak.

Saioa entzuteko aukera duzu hemen:   



Egiaz edo gezurraz harago, euskararen jatorriaren misterioa dago.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.


Martin Kitto


"Hitz eta Putz" saioan egindako kolaborazioak bistaratzeko, sakatu hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina