Hilean behin Info7 Irratiko #eginkontu saioan kolaborazioa egiten dut. Kolaboratzaileoi euskararen egoerari buruzko hausnarketa egiteko eskatzen digute.
Entzun nahi baduzue, sakatu hemen.
Eta hementxe irakurgai, txio eta esteka batzuekin zipriztinduta.
******************************************
1)
Hernanin, euskarazko errotulu baten gainean norbaitek "¿Y castellano?" idatzi du. Errotulua ikonoz beteta dago, edonork ulertzeko moduan.
Don´t worry, be pozik!
Kastillanoaren militanteak itogune eske (Hernanin ikusia) pic.twitter.com/orD9ZlSxow— Pilon (@pmendibil) 2016(e)ko martxoak 17
2)
Iñigo Urkulluk ETBn agertu nahi duenean, ETB2 aukeratzen du, elkarrizketa gaztelaniaz egin diezaioten.
Don´t worry, be pozik!
3)
Logroñoko espetxetik atera berritan, Arnaldo Otegik oholtza gainetik euskaraz hitz egin du. Gero, burua ezkerrera biratu eta hau galdetu du: "Erderaz ere bai?".
Don´t worry, be pozik!
@martin_kitto @GureazBlai— Uгкο Rοdгigυez (@SnOiD_JaUnA) 2016(e)ko martxoak 23
Bai...tamalez, #horihalada. Arnaldoren adibidea zuzenean ikusi nuen baina jada ahaztua neukan... #touché
4)
Donostiako epaitegi batean, epaileak eskatu dio abokatu euskaldunari galderak gaztelaniaz egiteko. Eta itzultzailea bertan dago, zer egin ezean.
Don´t worry, be pozik!
5)
Ertzaintzak gaztelania hutsez egin du delituen datuei buruzko prentsaurrekoa.
Don´t worry, be pozik!
Rueda de prensa íntegra en español de responsables de @ertzaintzaEJGV @VG_Policia y @vitoriagasteiz para dar a conocer datos de delitos.— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) 2016(e)ko martxoak 15
6)
Twitterreko jarraitzaile erdaldun batek eskaera hau egin dit: "¿Por qué no pones traducción en los tuits?".
Don´t worry, be pozik!
7)
Jaurlaritzak euskarazko hedabideen finantziazioa ez du handituko hurrengo hiru urteetan.
Don´t worry, be pozik!
8)
Beasaingo kaleetan dabiltzan ume taldeak, den-denak, gaztelaniaz ari dira.
Don´t worry, be pozik!
Kalean nindoala, hainbat ume-talde gurutzatu ditut. Denak gaztelania hutsean ari ziren. Zerbait gaizki egiten ari gara... #euskara #Beasain— Xabier Meabe (@xmeabe) 2016(e)ko otsailak 21
9)
Araban, iazko errenta aitorpeneko kanpainaren prentsaurrekoa gaztelania hutsean egin dute.
Don´t worry, be pozik!
Rueda de prensa íntegra en español en @Araba_Eus sobre la campaña de la Renta 2015.— Iñaki Larrañaga (@InakiLarra) 2016(e)ko martxoak 21
10)
Donostian, pizzeria berria ireki dute. Kartel guztiak ele biz daude: gaztelaniaz eta ingelesez.
Don´t worry, be pozik!
Don´t worry, be txantxangorri!
Horrelakoa da egun bat Poziktibistanen.
Martin Kitto
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkin bat