Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

2016/03/10

Odei Barroso: "Gezurra ofizial, egia klandestino. Telebista piztu besterik ez duzu"



Odei Barrosok esan digunak arrasto sakona utzi digu Katxonderstanen: "Gezurra ofizial, egia klandestino".  Elkarrizketa guztia mp3an hemen.

Esaldi horretan sakontzeko eskatu diogunen, hau erantzun digu:



2ZIO rap taldearen abestien letrak sakonki eta umorez aztertu ditugu, Bizio Gaztea irrati komertzialaren laguntzari esker.

Besteak beste, Al Capone berria nor den jakin dugu...




... eta pottokiak laguntzaile izan dituztela ere jakin dugu...




"Bideak" diskako abesti guztiak 2ZIOren webguean daude libre entzuteko. Webgunean sartzeko, sakatu hemen. Eta bideoklipaz gozatzeko sakatu play.



 

Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko desberdintasunez ere mintzatu gara Odeirekin. Zer irtenbide eman ote dio Odeik kezka hau helarazi digun herritarrari?


"Hego Euskal Herrira joan eta dragatzen saiatzen naiz, eta inork ez daki hori zer den, edo okerrago: “drogatzen” ulertzen dute! Azkenean, zerbait ulertzen dutenean, portablearen zenbakia eskatzen diet, eta esaten didate ordenagailu portableak ez duela zenbakirik. Horrela ezin da ez ligatu, ez dragatu, ez ezer! Azkenean, frustrazioaren frustazioz, drogatan bukatzen dut. Normala."

[Herritar yonki baten kontakizuna]
 

Ligatze/Dragatze kontuez ari ginenez, inkesta honi erantzuteko eskatu diogu. Izan ere, berdinketa haustea nahi genuen...



Azkenik, "kuadrotxoa" bete edo bertso bat egiteko aukera eman diogu, eta... Badakizue zer gertatu den? Pista bat: kuadrotxoa hutsik utzi digu... 




Elkarrizketa osoa entzuteko, sakatu hemen.

Agur eta umore, Odei!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
 



Denboraldi honetan, beste hauek ere elkarrizketatu ditugu (sakatu izenaren gainean).


- Oihana Etxebarrieta 
- Nadeth Agirre
- Gaizka Aranguren 
- Lutxo Egia
- Ines Osinaga
- Leire Narbaiza
- Josu Lezameta
- Iraitz Salegi eta Eneritz Arzallus 
- Uxoa Anduaga
- Santi Leoné 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina